138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1513/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Lorena Alonso Maté andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, farmaziako teknikari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 1638E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen farmaziako teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Urtarrilaren 25eko 162E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Martxoaren 13ko 879E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 411/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 16koan), funtzionario izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien.

Eta martxoaren 17ko 831/2021 Ebazpenaren bidez zuzendu zen otsailaren 11ko 411/2021 Ebazpenean hautemandako akatsa, oker baitzegoen izendatutako pertsona baten izena.

Igoera txandako María Begoña Salvatierra Moral andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, karguaz jabetzetik aurrerako ondorioekin, zerbitzu ematen ari baitzen administrazio publiko berean.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, bidezko da bajak betetzea gaindituen zerrendan diren hurrengo izangaiekin. Hortaz, igoera txandan ez zegoenez probak gainditutako beste izangairik, txanda irekiko gaindituen zerrendako lehen hautagaiarekin bete behar zen lanpostua, Fernando Iglesias Rivas jaunarekin. Azken horrek, alabaina, uko egiteko idatzia aurkeztu zuen eta, horrenbestez, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen 2021eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23koan, txanda irekiko María Lorena Alonso Maté andrea izendatzeko, hura baitzen gaindituen zerrendako hurrengo izangaia.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Lorena Alonso Maté andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, farmaziako teknikari lanpostuan aritzeko, eta hari esleitzea plantillan 71431 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ezen ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2108731