138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Azterketa tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Azterketa tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsirik geldituko da Azterketa tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2109139