138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Araua, erregulatzen dituena 2021eko udako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak. Onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko maiatzaren 26an egindako bilkuran, arau bat onetsi zuen, erregulatzen dituena 2021eko udako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak.. Azkoiengo Udalak antolatzen du zerbitzu hori. Araua eranskinean jasotzen da, eta xedatzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

Azkoiengo Udalak, kontziliaziorako tokiko itunen harira, xede nagusi izan du koordinatzea baliabideak, proposamenak, eginahalak eta planteamendu berriak, zertarako eta abian jar daitezen, geure herriko ikuspuntutik, hainbat ekimen, bateragarri egiteko familia, lana eta bizitza pertsonala.

Oporretan haurrei zuzendutako zerbitzu falta izan da atzemandako problema nagusienetakoa. Behar hori, gainera, agertu da udalerri honi buruzko hainbat azterlanetan. Hori dela eta, lehentasuneko erabakia izan zen sortzea udarako eta Eguberrietarako “ludoteka” kontziliazio zerbitzua, eta, emaitzak baloratu ondoan, haiek positiboak izanez gero, zerbitzuari eustea hurrengo oporraldietan. Horrenbestez, Azkoiengo Udalean finkatu egin da ludoteka zerbitzua, helburu nagusia izanik Azkoiengo herritarrek bateragarri egitea familia, lana eta bizitza pertsonala.

Orain arte eskaini diren ludoteka zerbitzuak (udakoa eta Eguberrietakoa) Gizarte-ongizate Batzordeak antolatu eta arautu ditu, eta osoko bilkuran onetsi ohi dira zerbitzuaren arauak eta prezio publikoak, behin irizpena eman ondoan Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Batzordeak.

Arau erregulatzaile honen xedea da, hortaz, zerbitzua ematearen alderdi amankomunak arautzea, nahiz eta jakin banan-banan hartu eta zehaztu behar direla ludoteka bakoitzaren alderdiak.

I. TITULUA

Zerbitzua

1. KAPITULUA

Zerbitzuaren deskripzioa

1. artikulua. Xedea.

1. Xedapen honen helburua da oinarrizko alderdiak arautzea Azkoiengo Udalak antolatzen duen ludoteka zerbitzurako, zehaztuz printzipio sozialak, betiere bete behar direnak zerbitzua ematean, eta erregulatuz horren prezio publikoa ezartzeko arau orokorrak.

2. Arau honek ezarritako esparruaren barnean, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Batzordeak erabakiko ditu ludoteka bakoitzaren ezaugarriak, eta ondotik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsiko.

2. artikulua. Ludoteka zerbitzuaren edukiak.

1. Azkoiengo Udalak ludoteka zerbitzua emanen du eskola oporraldi bakoitzean. Hasiera batean, aurreikusi da 2021. urteko udarako programatzea.

2. Ordutegi hau aurreikusi da zerbitzurako: astelehenetik ostiralera, ekainaren 28tik abuztuaren 27ra, 8:45etik 13:15era.

Ordutegi hori aldatzen ahalko da ludoteka bakoitzeko, baldin eusten bazaie artikulu honetan ezarritako egiturari eta zerbitzu motei.

3. Ludoteka bakoitza programatuko da kontuan hartuta partaideen gutxieneko eta gehieneko ratioa, aldez aurretik zehaztua adin talde bakoitzerako.

Ratio horiek irizpidetzat hartuko dira, bermatze aldera emandako zerbitzuen kalitatea eta bideragarritasun ekonomikoa.

3. artikulua. Zerbitzuaren xedeak.

1. Zerbitzuaren antolakuntzak eta eskaintzak kalitatea izan beharko dute helburu, nahiz eta horretarako defizit ekonomikoa sortu. Hala izanez gero, jokatuko da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 32. artikuluari.

2. Hona hemen zerbitzuaren xede orokorrak:

a) Erraztea Azkoiengo emakumezkoak eta gizonezkoak laneratzea eta gizarteratzea, eta egoera horri eustea.

b) Babesa ematea bateragarri izan daitezen Azkoiengo gizonezkoen eta emakumezkoen familia, lana eta bizitza pertsonalak.

c) Bultzatzea herritarren parte-hartzea.

Orobat, honako hauek dira zerbitzuaren xedeak:

a) Seme-alabei kasu egiteko denbora faltagatik gurasoek izaten duten ezegonkortasun emozionala gutxitzea.

b) Seme-alabei kasu egiteak eta zaintzeak familiari ekartzen dion gehiegizko zama arintzea, eta, hala, erraztasunak ematea aisialdiaz gozatzeko.

c) Udal instalazioen erabilera optimizatzea.

d) Jostatzeko eta hezteko zerbitzuen eskaintza handitzea 3 eta 12 urte bitartekoentzat.

e) Zerbitzuaren jarraitasuna sendotzea.

f) Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea.

g) Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko erantzukizun partekatua bultzatzea.

h) Esparru bat sortzea haurrak pertsona moduan haz daitezen, jolas- eta heziketa-jardueretan parte hartuz eta jostaketaren bidez.

i) Umeen artean bultzatzea ingurumena babestearen eta kontsumo arduratsuaren aldeko balioak eta jarrerak.

Zerbitzua kudeatzeko arauak

4. artikulua. Eremu subjektiboa.

1. Ludoteka zerbitzuak xede ditu haur hezkuntzako 1. mailatik lehen hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrak. Lehenik eta behin, lehentasuna izanen dute Azkoienen erroldaturik dauden haurrek; bigarrenik, etxetik kanpo lan egiten duten gurasoak dituztenek, eta familia gurasobakarra dutenekin jokatuko da etxetik kanpo lan egiten duten bi guraso dituztenekin bezala. Gurasoetako batek bakarrik lan egiten badu, lehentasuna emanen da, bietako bakar batek ere lan egiten ez dutenen aurretik.

2. Inskripzio epea bukatuta egiten diren eskabideak kontuan hartuko dira baldin eta hala ahalbidetzen badute ludotekaren antolakuntzan aldez aurretik finkatutako ratioek.

5. artikulua. Familiak.

10. artikuluan zehazten den bezala, ekonomikoki lagunduko zaie inskripzio bat baino gehiago egiten duten familia-unitateei.

6. artikulua. Elkarlana Udalarekin.

1. Udalak konpromisoa hartzen du errazteko zerbitzua bideragarria eta eskuragarria izatea, eta, horretarako, laguntza ekonomikoak emanen ditu, jarraikiz ordenantza honen 3.1 artikuluan eta arau honen I. eranskinean aurreikusi denari.

2. Orobat, lagunduko du ahalik eta hobekien egin dadin jarduera, antolatzaileen esku utziz bere instalazioak eta behar diren gainerako bitartekoak.

7. artikulua. Kontratazioa.

1. Ludoteka zerbitzuaren kontratazioak beteko ditu Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen xedapenak.

Prezio publikoa ordainaraztearen kudeaketa

8. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, hain zuzen ere haren lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatala, eta haren 28. artikuluko baimena.

9. artikulua. Zenbatekoa eta ordaintzeko beharra.

1. Udaleko ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak honako hauek dira:

–Ekainaren 28tik abuztuaren 27ra: 264 euro.

–Ekainaren 28tik uztailaren 2ra: 30 euro.

–Uztailaren 5etik 30era: 117 euro.

–Abuztuaren 2tik 27ra: 117 euro.

–Abuztuaren 2tik 13ra: 59 euro.

–Abuztuaren 16tik 27ra: 59 euro.

2. Zaintza zerbitzua, 7:45etik 8:45era: Prezioa erabiltzaile kopuruaren araberakoa izanen da; hartara:

–1-6 erabiltzaile bitarte: 75 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

–7-15 erabiltzaile bitarte: 50 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

–16 erabiltzailetik gora: 25 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

Zerbitzu honi ez zaio aplikatuko 10. artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoa.

3. Aurreko arauak aplikatzean, baldin zerbitzuaren kostu osoa betetzen ez bada, jarraituko zaio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari, hain zuzen ere 32. artikuluaren 2. apartatuari, eta Udalak ordainduko du aldea, bai bere baliabideen bidez bai horretarako jaso dituen diru-laguntzen zenbatekoaren bidez.

4. Hala izanez gero, erakundearen aurrekontuetan kontsignatu beharko dira kasuan kasuko diru-zuzkidurak, ateratzen den aldea estaltzeko.

10. artikulua. Hobariak.

1. Familia-unitate beraren bigarren inskripziotik aurrera, prezio publikoak murriztu eginen dira. Murriztapen hori izanen da I. eranskinean ezarritakoa. Beherapen hori ez da metagarria izanen.

11. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

1. Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra sortzen da zerbitzua ematen hasten denetik. Hala ere, zerbitzua hasi aurretik zenbateko guztia ordaintzeko eskatuko da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 34. artikuluari.

2. Onuradun guztiek ordaindu beharko dute prezio publikoa, edo, bestela, gurasoek edo zerbitzuez baliatu diren adingabeen tutoreek edo haien legezko ordezkariek, Udalak zehaztutako finantza-erakundeen bidez.

3. Onuraduna bertaratzen ez bada, administrazioari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik, berdin egonen da tasa ordaintzera behartuta. Aldiz, baldin ikastaroa edo jarduera egiten ez bada prezio publikoa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik, halakoetan dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

4. Aipatutako epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, bat etorriz uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuarekin.

5. Zerbitzua azkentzea edo etetea. Zerbitzua emateari uzten ahalko zaio honako arrazoi hauengatik:

–Erabiltzaileak eskatuta: horrelakoetan, zerbitzuan baja ematen duenean, erabiltzailea behartuta egonen da 35 euro ordaintzera eragindako gastuak konpentsatzeko, eta, orobat, behartuta egonen da zerbitzua hasi zenetik erabiltzaileak baja eman arteko zenbatekoa ordaintzera.

–Prezio publikoa ez ordaintzeagatik, galarazi gabe sortu eta pagatu gabeko zenbatekoak kobratzea, premiamendu administratiboaren bidez.

–Zentroaren arauak sistematikoki ez betetzeagatik.

–Zerbitzua guztiz kentzeagatik, Osoko Bilkurak hori erabaki ondoren.

12. artikulua. Osoko bilkuraren eskumenak.

Udalbatzaren osoko bilkurak izanen du onesteko eskumena.

I. ERANSKINA

Ludoteka zerbitzua

1.–Eskaintzen den plaza kopurua.

90 plaza eskaintzen dira.

2.–Zerbitzuak emateko gutxieneko plaza kopurua.

–Uztailean: 40 erabiltzaile.

–Abuztuan: 15 erabiltzaile.

–Gehieneko ratioak:

Bat etorriz Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 5/2021 Foru Aginduarekin (haren bidez hartzen dira berariazko prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz), hain zuzen ere 13.3 puntuarekin, “liburutegi eta ludoteketan haurrentzako jarduerak egiten ahalko dira, gehienez ere hamabi partaideko taldeetan”.

Behin betiko taldeak zehaztuko dira inskripzio epea bukatu ondotik, inskripzio kopuruaren arabera. Adinaren araberako haurren kopuruak ez badu zehazki bat egiten ezarritako ratioekin, talde mistoak egiten ahalko dira, baldin eta haurren kopuru osoak ez baditu gainditzen ezarritako ratioak, zuzkitu beharreko unitateak kalkulatzeko.

3.–Prezioaren %20ko hobaria izanen da inskribatutako bigarren umearengatik eta hurrengoengatik.

4.–Udalaren ekarpenak.

–Lekuak:

  • Udalak une horretan eskura dauden instalazioen erabilera lagako du kanpalekuak egiteko.

–Ekarpen ekonomikoa:

  • Udalak behar den zenbatekoa emanen du, zerbitzua ematearren izan daitezkeen defizitei aurre egiteko.
  • Udalak ordainduko du I. eranskinean ezarritako hobaria aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa.
  • Udalak ordainduko du ludotekan erabiltzen diren instalazioak garbitzeko zerbitzua (langileak eta produktuak).

5.–Izen emateak.

Erroldatuek lehentasuna izanen dute erroldatu gabeen aurretik.

Lehentasuna izanen da guraso biek etxetik kanpo lan egiten dutenean. Biek kanpoan lan egiten ez duten kasuetan, lehentasuna izanen du batek lan egiteak bietako batek ere lan ez egitearen aurretik.

Familia gurasobakarren kasuan, aita edo ama horrek kanpoan lan egiten badu, jokatuko da bi gurasoek lan egiten duten familiekin bezala.

Iragarkiaren kodea: L2108933