138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra, Mendabiako Udaleko herri-lurretako “El Vergal” alderdian. 179/2012 zenbakidun PFEC oihan ziurtagiria du. Loteak 2.265 zuhaitz ditu (makalak) eta, guztira, 2.386,06 metro kubiko zur.

Lizitatzeko hasierako prezioa: 139.411,14 euro (BEZa kanpo). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.

Behin-behineko fidantza: Lotearen tasazio balioaren %2 (2.788,22 euro).

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren Gardentasun atarian (www.mendavia.es) argitaratua.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Proposamenak aurkezteko mugaeguna: 2021eko ekainaren 27a.

Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2021eko ekainaren 28an, 12:00etan.

Mendabian, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2108968