138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

7/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa Udalaren 2021eko aurrekontuan. (927/2021 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Uharten, 2021eko ekainaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2108952