138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, arau subsidiarioena, lurzoruaren erabileren bateragarritasunean. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea udalerri honetako arau subsidiarioen aldaketa, gisa honetan: arautzea erabilera xehatuen eta xehetasunezkoen bateragarritasun araubidea, lurralde banaketari dagokionez hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian.

Bigarrena.–Espediente osoa igortzea lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen departamentuari, gehienez ere hamar egunez onespen honetatik hasita, hura kontrolatu dadin, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen da Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa).

Hirugarrena.–Argitaratzea aldatutako hirigintzako arauak, indarra har dezaten.

Funesen, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109172