138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2021eko karga-tasak

Ezporogiko Udalak, 2021eko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021. urterako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Argitara ematen da 2021eko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,8.

3.–Uraren prezio publikoak:

–Hornidura:

  • Kuota finkoa: 40 euro.
  • Kontsumoagatik:
  • Etxean erabiltzeko: 0,66 euro/m³.
  • Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,14 euro/m³.

Saneamendua: ezarritako prezioak.

4.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera: %3 <250.000 euro eta %4,5 >250.000 euro.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

6.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

7.–Erabaki honek indarra hartuko du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

8.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Agezan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2108970