138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Saigosko Guardia Zibilaren kuarteleko posta-helbidearen izenean

Esteribarko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi zuen aldatzea Saigosko Guardia Zibilaren kuarteleko posta-helbidearen izena. Ondoan ematen da hitzez hitz:

“Lehenbizikoa.–Onestea aldaketa, Saigosko sakabanatuan den Guardia Zibilaren kuarteleko posta-helbidearen izenean. Horrela izanen da:

N-135 errepidea, 21,200. km.

Bide mota: errepidea.

Bidearen izena: N-135 errepidea, 21,200. km.

Bidearen izen laburra: N-135, 21,200. km.

Barrutia: 01 / Atala: 001 / Entitatea: Saigosko sakabanatua.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan”.

Esteribarren, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2109214