138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2021-2022 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege-dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren bidez Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan egindako aldaketa eta Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2021eko martxoaren 29ko eta apirilaren 19ko osoko bilkuretan hartutako erabakiak aplikatuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2021-2022 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoen proposamena egiten da.

Testuinguru horretan, Unibertsitateko zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, eta haren bidez justifikatu Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2021-2022 ikasturtean aplikatu beharreko prezioen proposamena graduko tituluetarako, gradu ondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2021-2022 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea, irizpide hauei jarraituz:

I.1. Eguneratzea.

Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2020ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, proposatzen da %2,38ko bigarren jaitsiera egitea, 2019-2020 ikasturtean indarrean ziren prezioekin alderatuta, graduko ikasketetako lehen matrikulako kredituaren prezioan. Horrek dakar %4,76ko deskontu metatua.

Jaitsiera hori mantenduko da hurrengo ikasturteetan, harik eta kredituaren prezioak %7,14ko jaitsiera izan arte.

Proposatzen da gaitzen duten masterretako eta loturiko masterretako lehen matrikulako prezioak parekatzea 2. esperimentaltasuneko graduko lehen matrikulako batez besteko prezioekin, Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2021eko martxoaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia aplikatuta. Horrek dakar, praktikan, %3,1eko murrizketa 2020-2021 ikasturteko prezioarekin alderatuta.

Graduko tituluetako bigarren eta hurrengo matrikuletarako, bai eta gaitzen ez duten masterreko tituluetarako ere, 2020-2021 ikasturterako onetsitako prezioei eutsiko zaie 2021-2022 ikasturtean, Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2021eko apirilaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiak agertzen duenez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak foru agindu honen eranskinetan jasotakoak izanen dira 2021-2022 ikasturtean:

I. eranskina.–Graduko ikasketak.

II. eranskina.–Gradu ondoko ikasketak.

III. eranskina.–Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea eta kudeaketa administratiboen prezioak.

I.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.

I.3 Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitu ahal izanen du ikasle hauentzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.

II.–Prezioen araubidea.

II.1. Matrikula egin eta tituluak edo ziurtagiriak eman aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.

II.2. Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.

II.3.a. Unibertsitatearteko doktoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketak dagokion hitzarmenarekin bat eginen du.

II.3.b. Doktoretzaren kotutoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketak dagokion hitzarmenarekin bat eginen du, elkarrekikotasuna eta benetako karga irizpideen arabera.

III.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.

Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.

Matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.

Graduko eta masterreko ikasketa planak lau ordainalditan pagatuko dira; diru-sarrera horiek, ondoren aipatzen diren kopuruetakoak, epe hauetan ordainduko dira:

–Lehendabizikoa, guztirakoaren %40, matrikularen ordainketa-gutunean adierazten den epean.

–Bigarrena, guztirakoaren %20, 2021eko urriaren 13tik azaroaren 3ra arte.

–Hirugarrena, guztirakoaren %20, 2022ko urtarrilaren 13tik otsailaren 3ra arte.

–Eta laugarrena, guztirakoaren %20, 2022ko apirilaren 8tik 29ra arte.

Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola asegurua.

Ordainketa zatikatua ez da aplikatzekoa izanen baldin ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa bada, graduko eta masterreko ikasketan kasuan.

Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.

IV.–Zenbatekoak.

IV.1. Graduko eta masterreko unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzetan, matrikularen zenbatekoa batura hau izanen da: arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuak gehi ordaindu beharreko administrazio-tasak, ikasketa planeko esperimentaltasun mailaren arabera. Kontuan hartuko da, betiere, lehenbiziko matrikula den, edo bigarrena, hirugarrena edo hurrengo bat, foru agindu honetako eranskinetan eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du foru agindu honetan aurreikusitako prezioez bestelakoak ezartzea Espainiako unibertsitateekin edo atzerriko unibertsitateekin unibertsitateen arteko masterrak egiten dituzten ikasleentzat, betiere prezio komuna ezartzen bada Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan ezarritako mugen barruan.

IV.2. Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarritako prezioaren arabera ordainduko dira ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kontuan hartu gabe kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren.

IV.3. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak edo urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak araututako doktoretzako unibertsitate titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzetan, tutoretza akademikoari gehi administrazio-tasei dagokiena izanen da matrikularen zenbatekoa, III. eranskineko prezioen eta foru agindu honetako gainerako arauen arabera. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak doktoretzako irakaskuntza ofizialak arautu zituen eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, berriz, unibertsitateko irakaskuntza ofizialen antolamendua ezarri zuen.

Unibertsitate master batean edo doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek beren prestakuntza osagarri gisa kredituak egin behar izanez gero, osagarri horren titulu ofizialari dagozkion prezioak aplikatuko dira.

V.–Salbuespenak eta hobariak.

V.1. Prezioetan salbuespenak eta hobariak izateko eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskaeraren egunean bete behar dira.

V.2. Ikasleei behin ere ezin izanen zaie salbuespenik edo hobaririk aplikatu baldin foru agindu honetan ezarririk ez badaude edo indarra duen araudiak ezartzen ez badu.

a. Bekak.

Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duen ikaslea, baldin bekaren deialdian ezarrita badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak ez ordaintzeko harik eta beka eskaera ebatzi arte, eskubide horretaz baliatzen ahalko da; baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.

Ikasketetarako beka eta laguntzen banakako osagaiaren kostua, matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko erabiltzen dena, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, Hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege-dekretuan ezarritakoarekin bat.

b. Familia ugariak.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:

Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek %50eko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

Familia ugariko titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugarietako kidetza edo, matrikula eskatzen den egunean tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.

c. Merezimendu akademikoak.

Ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan “Ohorezko matrikula” bat edo gehiago lortu baditu, matrikularen zenbatekoan hobari bat izateko eskubidea izanen du. Hobariaren zenbatekoa “Ohorezko matrikula” lortu den ikasgaiari edo ikasgaiei dagokien kredituetako lehen matrikularen prezioaren baliokidea izanen da.

Batxilergoko kalifikazio globalean Ohorezko Matrikula lortzen duten ikasleak, bai eta Lanbide Heziketako Goi Mailako prestakuntza ziklo batean edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako ziklo batean Ohorezko Matrikula lortzen dutenak ere, salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak pagatzetik unibertsitate ikasketetako lehen urtean.

Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturtean Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako Aparteko Saria lortzen duten ikasleak matrikularen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira unibertsitate ikasketetako lehen urtean. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskabidea aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.

d. Desgaitasuna duten pertsonak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapenean ezarritakoarekin bat.

Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.

e. Terrorismoaren biktimak.

Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ekintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, irakaskuntzako prezio publikoetan salbuespen osoa izanen dute. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute eta, ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.

f. Genero indarkeriaren biktimak.

Genero indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek, Genero Bortizkeriaren kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoetan salbuespena izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da genero-indarkeriaren biktima dela.

VI.–Ikasketak aitortzeko prezioak.

VI.1. Ikasketak aitortzeko prozesuek III. eranskinean ezarritako prezio administratiboa ordaintzera behartuko dute.

VI.2. Graduko edo gradu ondoko ikasketetan (masterrean edo doktoretzan) matrikulaturiko kredituak aitortzeko, 1393/2007 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat, ikasleek kasuan kasuko eranskinetan aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari. %10erainoko beherapena izanen da baldin aitortu beharreko kredituak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikasketei badagozkie.

VII.–Irakastordurik gabeko ikasgaiak.

Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, ikasleak kredituak osorik ordainduko ditu; betiere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu. Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.

2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Zerbitzuari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Foru agindu hau eta eranskinak jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Estrategi Errektoreordetzari, Irakaskuntzen Errektoreordetzari eta kudeatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 13an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

I. ERANSKINA

Graduko ikasketak

GRADUKO TITULUAK

PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO

1. MATRIKULA

2. MATRIKULA

3. MATRIKULA

4. MATRIKULA

1. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

15,48 euro

32,50 euro

70,50 euro

97,65 euro

Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

Soziologia Aplikatuko gradua

Gizarte Laneko gradua

Historia eta Ondareko gradua

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren gradu bikoitza

Zuzenbideko gradua

Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua

Ekonomiako gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako gradu bikoitzeko Nazioarteko Programa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza

2. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

Zientzietako gradua

21,95 euro

46,10 euro

99,85 euro

138,25 euro

Datu Zientzietako gradua

Bioteknologiako gradua

Erizaintzako gradua

Fisioterapiako gradua

Psikologiako gradua

Medikuntzako gradua

Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko gradua

Ingeniaritza Mekanikoko gradua

Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua

Ingeniaritza Informatikoko gradua

Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradua

Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua

Ingeniaritza Biomedikoko gradua

Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko gradu bikoitza

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua

Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradua

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradu bikoitza

ESPERIMENTALTASUN MISTOA

Datu Zientzietako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitza

Lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa izanen da matrikulatutako irakasgaiaren ikasketa planari dagokion esperimentaltasun mailaren araberakoa

II. ERANSKINA

Gradu ondoko ikasketak

MASTER TITULUAK

PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO

1. MATRIKULA

2. MATRIKULA

3. MATRIKULA

4. MATRIKULA

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK

Abokatu lanetan hasteko unibertsitate masterra

21,95 euro

34,00 euro

73,65 euro

102,00 euro

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra

Telekomunikazioko Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Nekazaritzako Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Informatika Ingeniaritzako unibertsitate masterra

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK

Laneko Arriskuen Prebentzioko unibertsitate masterra

28,35

73,65

73,65

73,65

Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate masterra

Informazioko Sistema Integratuekiko Prozesuen bidezko Kudeaketako unibertsitate masterra (ERP)

Banakako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko unibertsitate masterra

Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitate masterra

Osasun Publikoko unibertsitate masterra

Osasunaren Sustapeneko eta Garapen Sozialeko unibertsitate masterra

Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra

Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate masterra

Informazio geografikoko sistemetako (SIG) eta Teledetekzioko unibertsitate masterra

Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Iraunkortasunaren unibertsitate masterra

Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitate masterra

Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitate masterra

Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko unibertsitate masterra

Energia Berriztagarrietako unibertsitate masterra: Sorkuntza Elektrikoa

Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra

Enologia Berritzaileko unibertsitate masterra

Gaitzen ez duten gaineko unibertsitate masterrak, desagertzera bidean daudenak

MASTER BIKOITZAK

Industriako Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate master bikoitza

Irakasgaia zein masterretakoa den (Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra edo Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate masterra), horren arabera izanen da lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa

III. ERANSKINA

Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea eta kudeaketa administratiboen prezioak

EBALUAZIOAK ETA PROBAK

Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak

93,25 euro

25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak

130,90 euro

Doktoretza tesiaren defentsa

171,40 euro

Hizkuntza gaitasuneko proba

35,80 euro

GOI MAILAKO HEZKUNTZAKO ATZERRIKO TITULUEN HOMOLOGAZIOA

–Gradu ondoko edo doktore tituluak

152,20 euro

–Lehen eta bigarren zikloko tituluak edo baliokidea:

1. Gaitasun proba

2. Praktikaldia

3. Proiektua edo lana

4. Tutoretzapeko ikasturtea: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak kredituaren prezioekin biderkatuko dira.

171,40 euro

171,40 euro

171,40 euro

171,40 euro

TUTORETZAK

Doktoretza tesiaren tutoretza akademikoa

81,75 euro

Karrera bukaerako proiektuetarako tutoretza

40,90 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa)

323,35 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (Doktoretza bigarren seihilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat)

161,65 euro

TITULUAK ETA EGIAZTAGIRIAK EMATEA

Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa (SETarekin)

191,55 euro

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza (SETarekin)

191,55 euro

Gradua (SETarekin)

191,55 euro

Ikasketa aurreratuen diploma

171,42 euro

Doktorea (SETarekin)

287,25 euro

Unibertsitate masterra (SETarekin)

191,55 euro

Tituluaren Europako osagarria (SET)

65,60 euro

TITULUEN KOPIAK

Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa

95,75 euro

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza

95,75 euro

Gradua

95,75 euro

Ikasketa aurreratuen diploma

85,70 euro

Unibertsitate masterra

95,75 euro

Doktorea

143,65 euro

Tituluaren Europako osagarria

32,30 euro

ZERBITZU ADMINISTRATIBO AKADEMIKOAK

Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea

31,25 euro

Unibertsitateko txartelaren kopia

6,70 euro

Administrazioaren kudeaketa

41,15 euro

Agirien konpultsa

12,20 euro

Ikasketen ziurtagiria

31,20 euro

Posta bidezko bidalketak Estatuaren barrenean

3,60 euro

Posta bidezko atzerrirako bidalketak

5,10 euro

Espedientearen lekualdatzea

31,20 euro

Kredituak aitortzeko eskaera (graduko eta masterreko ikasketak)

41,15 euro

Iragarkiaren kodea: F2107960