136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, “Muno” 273,275 MW-eko
haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaerari buruzkoa

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, Muno izeneko 273,275 MW-eko haize-parkearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Green Capital Development 74 SLU, helbidea duena Marqués de Villamagna 3, 5. solairuan, 28001 Madril.

–Eskaeraren xedea: “Muno” 273,275 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimena eman eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, bakoitza bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo funtzional horiei, bakoitzari dagokion zatian, zuzenduta aurkeztuko dira Gobernuaren Aragoiko Azpiordezkaritzan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50003 - Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña).

–Instalazioen deskribapena: Proiektuko haize-parkea udal-mugarte hauetan egonen da: Uncastillo, Sadaba, Castiliscar eta Sos del Rey Católico (Zaragoza); energia ateratzeko azpiegiturak, berriz hauek ukituko ditu: Castiliscar, Sos del Rey Católico (Zaragoza) eta Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Beire, San Martin Unx, Erriberri, Tafalla, Puiu, Garinoain, Barasoain, Oloritz, Untzue eta Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

Haize-parkea: Batetik, 46 haize-sorgailu, 4,5 MW-ekoa bakoitza; 105 metroko altuera dute abatzek eta 155 metroko diametroa palek; bestetik, 16 haize-sorgailu, 4,142 MW-ekoa bakoitza; 115 metroko altuera dute abatzek eta 170 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 273,275 MW-ekoa da, elkarkonektatzeko 30 kV-eko lineekin.

–“Muno 1” 30/220 kV-eko TAE: Transformazio azpiestazioa, 80 MVA-ko 220/30 kV-eko potentziako transformadorearekin.

–“Muno 2” 30/220 kV-eko TAE: Transformazio azpiestazioa, 120 MVA-ko 220/30 kV-eko potentziako transformadorearekin.

GTAL, 220 kV-ekoa, MUNO 2 TAE- MUNO 1 TAE: 220 kV-eko aireko linea, 6,42 kilometroko luzerakoa eta 402-AL1/52-ST1A eroalea (LA-455 CONDOR).

GTAL, 220 kV-ekoa, MUNO 1 TAE- Templarios EAE: 220 kV-eko aireko linea, 26 metroko luzerakoa eta 402-AL1/52-ST1A eroalea (LA-455 CONDOR).

–220 kV-eko Templarios EAE: Ebakitze azpiestazio elektrikoa, 200 kV-ekoa.

220 KV-eko GTAL, Templarios EAE-Promotores Muruarte TAE, 220 kV-ekoa: 220 kV-eko aireko linea, 28,02 kilometroko luzerakoa eta 402-AL1/52-ST1A eroalea (LA-455 CONDOR).

–Promotores Muruarte TAE, 220/400 kV-ekoa: Promotores azpiestazio elektrikoa; sarrerako potentziarako 2 transformadore eta irteerako posizio bat, PE Muno, PE Templarios eta PFV’ Serena Solar haize-parkeetako energia ateratzeko aireko linea baten bitartez.

400 KV-eko GTAL, Promotores Muruarte TAE- Muruarte TAE, 400 kV-ekoa: 400 kV-eko aireko linea, 60 metroko luzerakoa eta bi eroale 806-AL1/56-ST1A (LA-860 LAPWING).

–Aurrekontu zenbatetsia:

–Haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura: 277.901.221,30 euro.

–Xedea: Energia elektrikoa sortzea haize-parke baten bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azter daitezen proiektu, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, eta, beraz, ingurumen arloko agiriak nahiz agiri tekniko guztiak, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50071 - Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña), edo esteka honen bidez:

https://www.mptfp.gob.es/eu/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2108885