136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1116/2021 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez onesten da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren III. edizioaren deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua.

Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra sortu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zientziaren eta teknologiaren berezko arloetan emakumeen parte-hartzea handiagoa izan eta, ondorioz, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioetan sar daitezen sustatzeko (ZTIM titulazioak).

Helburu horiek lortzeko ezarri diren jardueren artean, nabarmentzekoa da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan gradu eta master amaierako lanak egiteko laguntza.

Ondorioz, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak, 2021. urterako prestatutako jardueren programazioan, diru kopuru bat ezarri zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egindako ikasketa amaierako lanik onenak saritzeko (gradukoak eta masterrekoak).

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoaren akta eta proposamena.

Ikusirik Zerbitzu Juridikoen txostena.

Ikusirik kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2019ko uztailaren 3an emandako 1420/2019 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren III. edizioaren deialdia (gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Baimena ematea deialdi honek sortutako gastua egiteko. Gastua, 2.700,00 eurokoa gehienez, sarietarako izanen da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2021eko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partidaren kargura ordainduko da.

30.31.24.82.70 0380 480.25 Katedren sarietarako 2.700,00 euro.

Hirugarrena.–Deialdiak bi sari ditu modalitate bakoitzean (gradu amaierako lana eta master amaierako lana): 900,00 euro irabazlearentzat eta 450,00 euro bigarren sailkatuarentzat.

PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat jotzen dira; beraz, aplikatuko zaien atxikipena % 15ekoa izanen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluaren arabera.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontuhartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean argitara dadila agintzea (http://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia), bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ohol Elektronikoan ere.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 2an.–Francisco J. Arregui San Martín, Ikerketako errektoreordea.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN EMAKUMEAREN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN KATEDRAK DEITU DUEN IKASKETA AMAIERAKO LANEI BURUZKO POSTER LEHIAKETAREN III. EDIZIOAREN OINARRIAK

2021ko ekainaren 2ko 1116/2021 Ebazpenaren eranskina

Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra sortu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zientziaren eta teknologiaren berezko arloetan emakumeen parte-hartzea handiagoa izan eta, ondorioz, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioetan sar daitezen sustatzeko (ZTIM titulazioak).

Helburu horiek lortzeko ezarri diren jardueren artean, nabarmentzekoa da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan gradu eta master amaierako lanak egiteko laguntza.

Ondorioz, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak, 2021. urterako prestatutako jardueren programazioan, diru kopuru bat ezarri zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egindako ikasketa amaierako lanik onenak saritzeko (gradukoak eta masterrekoak).

Horretan oinarrituta, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako gradu amaierako lanei (GAL) eta master amaierako lanei (MAL) buruzko poster lehiaketaren III. edizioaren deialdia egin du.

Lehenengoa.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen helburua prozedura arautzea da lau sari emateko emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketen amaierako lanei buruzko (GAL eta MAL) posterrik onenentzat, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.

Bigarrena.–Finantzabidea.

Deialdi honek 2.700,00 euroko aurrekontua du guztira. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2021eko gastuen aurrekontuko 30.31.24.82.70 0380 480.25 Sariak izeneko partidaren kargura ordainduko dira bere kopuruari dagokionean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak jarriko du diru kopuru hori.

Hirugarrena.–Sarien modalitateak.

Sarien deialdiak modalitate hauek izanen ditu:

Gradu amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emango zaio gradu amaierako lan bati buruzko posterrik onenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

Master amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emango zaio master amaierako lan bati buruzko posterrik onenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

Aplikatu beharreko atxikipena % 15 da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 78. artikuluak ezartzen duenez.

Laugarrena.–Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko emakumezko ikasle guztiek izango dute sari hauen deialdian hautagai izateko aukera, betiere 2020-2021 ikasturtean zientziaren eta teknologiaren arloko ikasketa amaierako lan bat (GALa edo MALa)- defendatu badute.

A kategoriaren kasuan (Gradu Amaierako Lanak), gainera, ikasketak beste unibertsitate batean egin dituzten emakumezko ikasleek ere har dezakete parte, betiere 2021-2022 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatuak badaude.

Deialdi honetan lehiatzen diren gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak defendatuta eta gaindituta egon behar dira hautagaitzak aurkezteko azken egunean.

Bosgarrena.–Eskabideen aurkezpena.

Sarietara aurkeztu nahi duten emakumezko izangaiek inprimaki normalizatua bete behar dute; esteka honetan dago eskuragarri: ImpresoPremiosTFECátedraMCT. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Elektronikoan edo Iruñeko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tuteran duen Erregistroan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako batean aurkeztu behar da.

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute helbide elektronikora, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian “Posterren III. Lehiaketa-Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra” jarri behar dute, hautagaiaren izen-deiturekin, eta dokumentazio hau erantsirik:

• IALaren ideiarik garrantzitsuenak agertzen dituen poster zientifikoak 120 x 90 cm-ko tamaina izango du gehienez (A0), eta bere diseinua horizontala nahiz bertikala izan daiteke. PDF formatuan bidali behar da.

Posterrak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2021eko urriaren 8an bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Hautagaitzak gradu amaierako lanaren edo master amaierako lanaren zuzendarien baimena izan beharko du, eta haien sinadura ere eduki beharko du parte hartzeko eskabidean.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.

Seigarrena.–Lehiaketa.

Lehiaketa Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Astean eginen da, hots, 2021eko urrian edo azaroan. Posterren defentsa eta sari-banaketa non eta zer ordutan izango diren lehiaketa baino 7 egun lehenago argitaratuko da beranduenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean.

Lehiaketa gauzatzeko modua:

1. Lehiaketaren egunean, antolatzaileek finkatutako orduan, hautagai bakoitza bere posterraren ondoan egon beharko da, bere IALa azaltzeko eta epaimahaikideek edo ekitaldira bertaratutako edonork egin diezazkioketen galderei erantzuteko.

2. Hautagai bakoitzak 5 minutu izanen ditu posterraren azalpena egiteko.

3. Irabazleek, gainera, jende guztiarentzako aurkezpen ireki bat egiteko aukera izango dute sariak banatzeko ekitaldian.

4. Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Astean, posterrak ikusgai egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegian eta Astea egingo den lekuan. Antolakundea arduratuko da posterrak kolorean eta paper matean inprimatzeaz, eta sortutako gastuak bere gain hartuko ditu. Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak 2021eko abendura arte gordeko ditu poster guztiak.

5. Saririk irabazten ez duten hautagaiek 2022ko urtarriletik aurrera izanen dute beren posterrak eskatzeko aukera. Saritutako posterrak, berriz, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrarentzat izanen dira.

Zazpigarrena.–Sarien epaimahaia.

Honako hiru kide hauek osatutako epaimahaiak erabakiko du sariak nori eman:

• Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiburu lanetan arituko baita.

• Cristina García Ustarroz Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrako Batzordeko kide eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berrikuntza, Ikerketa eta Jakintzaren Kudeaketaren Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

• Edurne Barrenechea Tarta Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren idazkaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Garapen Digitaleko errektoreordea, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiburu lanetan arituko baita.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta, horretarako, kideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

Zortzigarrena.–Sariak emateko prozesua.

Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat parte-hartzaileak baloratzeko garaian:

1. IALaren kalitatea: zientziaren eta teknologiaren arloari egindako ekarpena.

2. Posterraren kalitatea: laburra eta argia izatea eta ongi aurkeztua egotea.

3. Azalpenak eta epaimahaikideen galderei emandako erantzunak, eta denbora-egokitzapena: erantzunen zehaztasuna eta lanari buruzko galdera teknikoei labur erantzuteko gaitasuna.

Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoituan oinarrituta.

Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emanen du, aurkeztu diren ikasketa amaierako lanik onenei sariak emateko. Ebazpen horretan, saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainerako hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.

Saria eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.

Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Sarien banaketa Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Astean egingo da, eta, ekitaldian, irabazleek bere posterra publikoari azaltzeko aukera izango dute berriz ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak zabalduko du sarien behin betiko esleipenaren ebazpena.

Bederatzigarrena.–Sarituen betebeharrak.

Sarituek jasotzen duten diru kopurua nahi bezala erabiliko dute, eta 2021eko abenduaren 31 baino lehen ordainduko zaie.

PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat hartuko dira, eta, beraz, Unibertsitateak % 15eko atxikipena eginen du.

Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, hartutako dirua itzuli beharko du interesdunak.

Hamargarrena.–Irudi eskubideak, datuak argitaratzeko eskubideak eta konfidentzialtasun betebeharrak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sare sozialetan eta hedabideetan argitaratzen ahalko ditu parte-hartzaileen datuak eta posterrak, baita lehiaketan egindako argazkiak argitara eman eta publikoki zabaldu ere.

Enpresaren edo erakunderen batekin konfidentzialtasun hitzarmen edo betebehar bat sinatua eta indarrean daukaten ikasketa amaierako lanek, bai GALek eta bai MALek, akordio horretan ezarritakoa bete beharko dute. Nolanahi ere, hautagaien ardura izango da beren poster eta eskabideetan datu edo informazio konfidentzialik ez zabaltzea.

Hamaikagarrena.–Datuen babesa.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar nortasunari, kontaktuari, generoari, profil akademikoari, IALari eta haien balorazioari buruzko datuak tratatzea, bai eta, sarituz gero, kasuan kasuko ordainketari buruzko datuak ere. NUPek, tratamenduaren arduraduna baita, EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera jokatu behar du, eta datuen tratamendua genero-berdintasunak esparru akademikoan duen interes publikoaren helburuan funtsatu behar da (DBEOren 6.1 artikulua). Informazio gehiago lortzeko eskubideak, bai eta sarbide, zuzenketa, ezabapen eskubideak edo datuak babesteari dagozkion beste batzuk honen aurrean erabiltzen ahalko dira delegado.protecciondatos@unavarra.es

Hamabigarrena.–Argitalpena.

Ebazpen honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra arduratuko da oinarriak zabaltzeaz.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean argitaratuko dira.

Bitarteko horiek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak onarturiko tresna bakarra; nolanahi ere, interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpen bat bidal liezaieke modu osagarrian eta ez ofizialean.

Hamahirugarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2109144