134. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

421E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honi buruz: “Oteitzako lurzoru urbanizaezinaren Plan Berezi Independentea, 2. poligonoko 661. lurzatian”. S.C. Zabalza Martinez Pedro y Zabalza Torrecilla Mikel da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Oteitzako Udalak 2021eko urtarrilaren 21ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 4koan.

Plan Bereziaren xedea 2. poligonoko 661. lurzatian dagoen esnetarako behi azienden ustiategia egokitzeko eta modernizatzeko obretarako beharrezko zehaztapenak ezartzea da. Abeltzaintzari eta animalien ongizate kondizioei buruzko araudia aplikatuz, ingurumen hobekuntzatzat hartzen da.

Indarreko Arau Subsidiarioen sailkapenaren arabera, lurzatia nekazaritza eta abeltzaintza produktibitate ertainerako lurzoru urbanizaezina da, eta ustiapen naturalerako balio gisako lurzoru urbanizaezinaren parekotzat jo daiteke. Abeltzaintzan aplikatu beharreko neurriek ez dute derrigortzen hornidura azpiegitura berririk edo sarbiderik jartzea; beraz, ez da ingurumen erasanik sortzen.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Oteitzako lurzoru urbanizaezinaren Plan Berezi Independentea, 2. poligonoko 661. lurzatian. S.C. Zabalza Martinez Pedro y Zabalza Torrecilla Mikel da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Oteitzako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2107293