134. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

420E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Leringo Udal Planaren aldaketa bati buruz, 1. poligonoko 945., 1253., 1254. eta 1255. lurzatietan. Leringo Udala da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Leringo Udalak 2020ko urriaren 9an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4koan.

Aldaketaren xedea 1. poligonoko 945, 1253, 1254 eta 1255 lurzatiak hiri-lurzoru gisa sartzea da, 945. lurzatiaren mugaketa behar bezala doitzeko eta gainerako lurzatiak behar bezala sartzeko; izan ere, lurzati horiek jada badituzte hiri-lurzoru gisa hartzeko eraikinak eta zerbitzuak.

Aldaketaren xede den eremua udalerrira sartzeko NA-601 errepidearen inguruan dago. Hiri ezaugarriak dituen eremu horretan ez dago ingurumen intereseko elementurik identifikatuta, eta, horrenbestez, aldaketa proposamenak ez du erasan nabarmenik sortzen.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Leringo Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 945., 1253., 1254. eta 1255. lurzatietan. Leringo Udala da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Leringo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2107298