134. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

411E/2021 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita honi buruz: “Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa Eguesibarko udal-mugartean, ‘Saltegi handiko’ etxe-sailari dagokiona”. Atalaya Superficies Comerciales SL da aldaketaren sustatzailea.

Aldaketa 10E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean (10E/2020 Ebazpena, maiatzaren 27koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiarena, 2020ko 135. NAOn –ekainaren 19koan– argitaratua).

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek, estrategia eta jarraibideen aldaketa funtsezkoak ez dakartzatenek, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Aldaketaren xedea honako hauetan datza: C.1 lurzatian eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak aldatzea, eraikigarritasuna solairuka birbanatzea, gehieneko solairu kopurua handitzea eraikinaren gehieneko altuera aldatu gabe, eta 12. artikulua –araudiaren erabileren bateragarritasunari buruzkoa– aldatzea. Aldaketak ukitutako eremua C.1 lurzatiak (Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialean “Jarduera ekonomikoa. Saltegi Handia” gisa zehaztuta dagoena) eta C.1-2. lurzatiak osatzen dute. Jada urbanizatuta dago eremu hori, eta, beraz, hiri-lurzoru finkatutzat hartzen da.

Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren arrazoia zera da, behar diren zehaztapenak ezarri behar direla nabe eta eraikin independenteak behar dituen eta ezarri beharreko jarduera guztietarako bide eta aparkalekuetarako eremu nagusi bat izanen duen merkataritza ezarpen mota baterako. Merkataritza gunearen antolamendu berria, La Rondaren mugakidea, L formako eraikin bat izatetik bloke independenteetara igaroko da, eta bloke horien bidez orientazioa aldatuko da.

598/2012 Ebazpenak (598/2012 Ebazpena, maiatzaren 25ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Salestarrak Udalez gaindiko Plan Sektorialari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena. San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta “Viviendas de Navarra S.A.”k sustatu dute) eta 1306E/2016 Ebazpenak (1306E/2016 Ebazpena, azaroaren 8koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Eguesibarko udal mugapean Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua aldatzeko espedientea [bide loturak], UE-1 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordeak sustatua) halako plangintza baliabideen erasanak konpontzeko neurriak biltzen zituzten.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du proposatutako aldaketak ez dituela aldatzen Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialean eta ondorengo aldaketetan ebaluatutako ingurumen ondorioak, eta, beraz, aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ebaluazio estrategikoa egin da Eguesibarko udal-mugarteko “Saltegi handiko etxe-saila” UPSren aldaketarako, ingurumenean ondorio nabarmenik ez duela iritzita. Atalaya Superficies Comerciales SL da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2107121