132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 217/2021 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 0000217/2021 Prozeduran, 71/2021 Autoa eman da 2021eko maiatzaren 19an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“71/2021 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes andrea, Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.

Aurrekariak

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridikoak eta letraduak eskatu du, 2021eko maiatzaren 18ko idazki baten bidez, judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 18ko 17/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko maiatzaren 18an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Berrestea Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 18ko 17/2021 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Berrespen horretatik kanpo dago edukiera % 30era mugatzea gurtza-lekuetan.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa, eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzenduta, hiru egun balioduneko epean, AAJLren 87. eta 87 ter artikuluarekin bat (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin bat. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurrez berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratu jaun-andreek. Fede ematen dut”.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 25ean.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2108570