132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak, 2021eko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 117.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 693.194,90 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 1,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 90.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 900.695,90 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 572.176,50 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 232.490,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 650,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 95.379,40 euro.

Gastuak, guztira: 900.695,90 euro.

Garesen, 2021eko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2108537