132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SOLTXAGA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Soltxagako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021erako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Soltxagan, 2021eko maiatzaren 27an.–Kontzejuko burua, Andrés García Diez.

Iragarkiaren kodea: L2108824