132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 3an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuen testu osoa interesa dutenen eskura dago Beireko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://beire.sedelectronica.es/transparency/7dcf7e59-d93b-4688-81ac-f0501deeaa49/

Beiren, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2108802