132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

3, 4 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, Añorbeko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 3., 4. eta 5. aldaketak egitea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2020 ALDAKETA

1. Aparteko kreditua.

Partida: 9200 6240001.–Atoia erostea. Zenbatekoa: 2.912,00 euro.

2. Finantzaketa.

Partida: 33803 2262002.–Herriko festak. Zenbatekoa: 2.912,00 euro.

4/2020 ALDAKETA

1. Aparteko kreditua.

Partida: 410 623.–Igerilekuetan bero-ponpa eta gas-galdara instalatzea. Zenbatekoa: 6.744,08 euro.

2. Finantzaketa.

Partida: 7508002.–Tokiko ekonomia sustatzeko dirulaguntza. Zenbatekoa: -6.744,08 euro.

5/2020 ALDAKETA

1. Aparteko kreditua.

Partida: 9290 12007.–Graduaren ordainsaria, atzeraeraginezko ondorioekin. Zenbatekoa: 18.791,56 euro.

2. Finantzaketa.

Gastu-partida beheitituak:

• 9200 6390002.–Artxiboa: 9.623,00 euro.

• 9200 6390001.–Akten digitalizazioa: 3.206,50 euro.

• 1510 6090002.–Kaleetako ez irristatzekoak: 4.000,00 euro.

Partida: 1150001.–TMIZ. Diru-sarrera handiagoak: 1.962,06 euro.

Añorben, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2108484