132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ameskoabarreneko Udalak, 2019ko ekainaren 28an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Alkatetza kargurako dedikazio partziala ezartzea Udalburutzaren eginkizunak betetzeko; astean hamar orduko gutxieneko dedikazioa izanen da, udal zerbitzuetan dauden beharren arabera gauzatu beharrekoa. 4.550,00 euro gordineko ordainsaria ezarriko da (650,00 euro gordineko zazpi paga) 2019ko bigarren seihilekorako, eta urtean 9.800,00 euro gordinekoa (700,00 euro gordineko hamalau paga), berriz, 2020rako, 2021erako, 2022rako eta 2023rako, kontzeptu horrengatik, gehi enpresaren kuota, Gizarte Segurantzako kotizazio gisa ordaindu beharrekoa.

Ordainsari horiek hileko soldata berdinetan ordainduko dira, ekainean eta abenduan izan ezik; izan ere, hil horietan aparteko paga ere ordainduko da. Aparteko paga horiek proportzionalki banatuko dira ekitaldi honetarako, 2019ko uztailaren 1etik aitzina, eta egun horretatik aitzina indarrean egonen da erabaki hau, nahitaez argitaratu ondoren.

2.–Osoko Bilkuraren eta Kontuen Batzorde Bereziaren bileretara joateagatik 160,00 euroko dieta ezartzea, udalkide bakoitzarendako urteko 800,00 euroko mugarekin 2019rako, eta 180,00 euroko dieta eta udalkide bakoitzarendako urteko 900 euroko muga, aldiz, 2020rako, 2021erako, 2022rako eta 2023rako.

3.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien eginkizunetan aritzean izandako benetako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioendako ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ameskoabarrenean, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2108240