132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

9/2021 FORU LEGEA, maiatzaren 25ekoa, 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legea aldatzen duena.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2021ERAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO ABENDUAREN 29KO 20/2020 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuak, 2021-2026 aldian, Suspertzerako Europako Bitartekoaren (Next Generation EB) funtsak kudeatuko ditu, honako hauetarako:

a) Bitartekoak erabiltzea ekonomia suspertzeko, kalteak konpontzeko eta krisitik indartuta ateratzeko.

b) Neurriak hartzea inbertsio pribatua bultzatzeko eta zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko.

c) Europar Batasuneko funtsezko programak indartzea, krisitik zer ikasia ateratzeko, merkatu bakarra indartsuagoa eta erresilienteagoa izateko, eta trantsizio ekologiko eta digitala bizkortzeko.

Funts horiek ahalik eta hobekien kudeatzeko, ezarritako helburuak lortzeko behar diren mekanismoak antolatu nahi dira. Horretarako, beharrezkoa da aurrekontu-araudia aldatzea aurrekontuko partiden arteko funts-mugimenduak mugatzeari dagokionez.

Kontuan hartu behar da funts horien zati bat, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismotik datozenak, Estatuko Aurrekontu Orokorretan zuzkitutako kredituak direla, aurrekontu-atal bakoitzeko “Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa” izeneko 50. zerbitzuan. Funts horiek beren arau-esparruaren arabera hautagarriak diren jarduerak finantzatzeko baino ezin izanen dira gauzatu.

Estatuko Administraziotik jasotako transferentzien diru-sarrerak, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismotik datozenak, Berreskuratze, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planeko proiektu edo ekintza-lerroak estaltzera bideratutako aurrekontu-kredituak finantzatzera lotuta daude legez. Gasturik egiten ez bada, Nafarroako Gobernuak Altxorrari itzuli beharko dizkio esleitutako helbururako erabiliko ez diren funtsak. Ondorio horietarako, itzulketa-prozedura Ogasuneko ministroaren agindu bidez arautuko da.

Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoan onartutako proiektu bakoitzaren aurrekontuko gastu-partidak helburu horretarako eta antzeko beste batzuetarako sortutako atributuen moduluaren bidez identifikatuko dira. Horren jarraipena egin ahal izateko, urteko kontuen formulazioan, diruzaintza-geldikin lotuan, jarduketa horiek estaltzera bideratutako zati lotua bereiziko da.

Horretarako, 62. artikulua gehitzen zaio 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legeari. Bestalde, antzemandako akatsak zuzentzeko, 2021erako gastu-aurrekontuko sei partidaren izena aldatzen da.

Hala, lehenik eta behin, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “080002 08100 4819 232208 (E) Bizirik atera diren emakumeak: prozesu pertsonaletik eraldaketa sozialera” aurrekontuko partida hemendik aurrera “080002 08100 4819 232208 (E) GIZA SALEROSKETAREN AURKAKO EKINTZArekiko hitzarmena. Bizirik atera diren emakumeak: prozesu pertsonaletik eraldaketa sozialera” izanen da.

Bigarrenik, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “F10001 F1100 4819 231904 Asilo eta Babes Programa Berraktibatzeko Plana. Aita Lasa fundazioarekiko hitzarmena” aurrekontuko partida aurrerantzean “F10001 F1100 4819 231904 Asilo eta Babes Programa Berraktibatzeko Plana. San Frantzisko Xabierkoa fundazio zibilarekiko hitzarmena” izanen da. Aldatzen da izena zuzena ez delako; izan ere, dirulaguntza San Frantzisko Xabierkoa fundazio zibilari eman behar zaio, juridikoki haren mende baitago Aita Lasa zentroa, diruz lagundutako jarduera egingo duena.

Hirugarrenik, Kultura eta Kirol Departamentuak bi aldaketa proposatzen ditu bere gastu-aurrekontuan: “A50001 A5410 7609 336128 (E) Hitzarmena Baztango Udalarekin Lekarozko Campuserako kirol-plan gidari bat idazteko” aurrekontuko partida hemendik aurrera “A50001 A5410 7609 336128 (E) Hitzarmena Baztango Udalarekin, Baztango kirol-instalazioen plan bat idazteko” izanen da; eta “A50001 A5410 7609 336117 Garesko frontoia eraberritzea” aurrekontuko partida, aldiz, A50001 A5410 7609 336117 “Gareskoa frontoia eraberritzea 2019an eta 2020an” izanen da.

Laugarrenik, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “B50002 B5100 2276 Nafarroako mugaldeetako merkataritza antolatzea” aurrekontuko partida aurrerantzean “B50002 B5100 2276 144100 (E) Nafarroako mugaz gaindiko merkataritzari buruzko azterlana” izanen da.

Azkenik, Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “210001 21300 7609 45B121. (E) Alesbesko Rodríguez de la Fuente parkea egokitzea” aurrekontu partida aurrerantzean “210001 21300 7609 45B121. (E) Alesbesko 4. poligonoko 1692. lurzatian dagoen haur parkea estaltzea” izanen da.

Artikulu bakarra. 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legea aldatzea.

Bat apartatua. 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legeari 62. artikulua gehitzen zaio. Hona hemen haren testua:

“62. artikulua. Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren kredituak kudeatzea.

Funtsen mugimenduak egin ahal izanen dira Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoan Estatuko Administrazioko organo eskudunak onartutako proiektu bakoitzari dagozkion partiden artean, eta, nolanahi ere, kudeaketa agintaritzak abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren 46. artikuluan aipatzen den identifikazio-kodea esleitzen dionean.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funtsen mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren. Funtsen mugimendu horiek Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Next Generation Bulegoko titularraren adostasuna izan beharko dute”.

Bi apartatua.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “080002 08100 4819 232208 (E) Bizirik atera diren emakumeak: prozesu pertsonaletik eraldaketa sozialera” aurrekontuko partida hemendik aurrera “080002 08100 4819 232208 (E) giza salerosketaren aurkako ekintzarekiko hitzarmena. Bizirik atera diren emakumeak: prozesu pertsonaletik eraldaketa sozialera” izanen da.

Hiru apartatua.–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “F10001 F1100 4819 231904 Asilo eta Babes Programa Berraktibatzeko Plana. Aita Lasa fundazioarekiko hitzarmena”, aurrerantzean “F10001 F1100 4819 231904 Asilo eta Babes Programa Berraktibatzeko Plana. San Frantzisko Xabierkoa fundazio zibilarekiko hitzarmena” izanen da.

Lau apartatua.–Kultura eta Kirol Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “A50001 A5410 7609 336128 (E) Hitzarmena Baztango Udalarekin Lekarozko Campuserako kirol-plan gidari bat idazteko” aurrekontuko partida hemendik aurrera “A50001 A5410 7609 336128 (E) Hitzarmena Baztango Udalarekin, Baztango kirol-instalazioen plan bat idazteko” izanen da.

Bost apartatua.–Kultura eta Kirol Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “A50001 A5410 7609 336117 Garesko frontoia eraberritzea” aurrekontuko partida aurrerantzean A50001 A5410 7609 336117 “Gareskoa frontoia eraberritzea 2019an eta 2020an” izanen da.

Sei apartatua.–Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “B50002 B5100 2276 144100 (E) Nafarroako mugaldeetako merkataritza antolatzeko plana” aurrekontuko partida aurrerantzean “B50002 B5100 2276 144100 (E) Nafarroako mugaz gaindiko merkataritzari buruzko azterlana” izanen da.

Zazpi apartatua. Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokion partiden araberako gastu-aurrekontuan, “210001 21300 7609 45B121. (E) Alesbesko Rodríguez de la Fuente parkea egokitzea” aurrekontu partida aurrerantzean “210001 21300 7609 45B121. (E) Alesbesko 4. poligonoko 1692. lurzatian dagoen haur parkea estaltzea” izanen da.

Azken xedapenen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2108871