131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez partzialki aldatzen baita balorazio mahaiaren osaera lehiaketa publiko honetan: lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko lehiaketa publikoa.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 43E/2021 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko lehiaketa publikoa.

Deialdi horren 14. oinarrian balorazio mahaia izendatzen da, jasotako eskaintzak barematzeko. Mahai hori antolatuta dago profil profesionalen eta lanpostuen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Hala ere, denbora tarte honetan, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Telekomunikazio Sistemen Atalak giza baliabideen berrantolaketa bat izan du. Atalak profil teknikoko batzordekide bat zuen balorazio mahaian; hortaz, beharrezkoa da administrazio-unitate horrek mahaian zituen batzordekide titularraren eta ordezkoaren izendapena aldatzea. Horrenbestez, bidezkoa da osaera partzialki aldatzea. Aldaketak ez du eraginik lehiaketan, balorazio mahaia oraindik ez baita osatu, ezta eginbeharreko balorazio zereginak hasi ere.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura onesten duen abuztuaren 7ko 22/2019 Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea balorazio mahaiaren osaera lehiaketa publiko honetan: lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko lehiaketa publikoa.

2. Izendatzea María Yolanda Blanco Rodríguez andrea, Telekomunikazio Sistemen Ataleko telekomunikazioetako ingeniaria, batzordekide titular, ordezkatuz Edurne Izkue Mendi andrea, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritzako telekomunikazioetako ingeniaria.

3. Izendatzea Andrés Garde Gurpegui jauna, telekomunikazioetako ingeniaria eta Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua, batzordekide ordezko, ordezkatuz Inmaculada del Castillo Artazcoz andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Administratiboaren eta Digitalizazioaren Ataleko burua.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira, eta jakinaraztea interesdunei eta balorazio mahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 24an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108532