131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia onesten duena kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2021. urtean. DDBN identifikazioa: 559644.

Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako programa-akordioak (2019-2023) nabarmentzen du, sarreratik beretik, legegintzaldi honi ekin behar zaiola desberdintasunaren aurka eta Nafarroako gizarte anitzaren bizikidetzaren alde borrokatzeko helburu nagusiarekin.

2019-2023 legegintzaldirako Ekintza Politikoaren Hamar Ardatzen barruan, 1. ardatzean adierazten da pertsonak helburu duten politiken lehentasuna, beren artean behar bezala harmonizatuak, ingurumenarentzako hazkunde jasangarria eta kohesio soziala sortzen dituztenak, desberdintasun sozialak eta lurralde guztien artekoak ere murrizten dituztenak, eta biztanle guztiei aukera berdintasuna eta ongizatea bermatzen dizkietenak. Bere aldetik, 8. ardatzean adierazten da instituzio publikoen eta gizarte zibilaren arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten dela.

Beste alde batetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduak bere 5. artikuluan ezartzen du dirulaguntzak ondoko printzipioei jarraituz emanen direla: publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrola, baita dirulaguntza ematen duen administrazioak ezarritako helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia ere.

Horrekin guztiarekin bat, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia bultzatzen du kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko 2021. urtean.

Deialdiak bidea ematen die migratzaileen elkarte guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren onespena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia onestea, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2021. urtean, baita haren oinarri arautzaileak ere, foru agindu honen I. eranskinean biltzen direnak.

2. 97.027 euroko gastua baimentzea 2021eko Gastuen Aurrekontuko “Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko” izeneko F10002-F1200-4819-231902 partidaren kargura.

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

F10002-F1200-4819-231902: Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko

2021

97.027,00

Baimendutako kreditua gehienez 170.000 euro handitzen ahalko da 2021eko Gastuen Aurrekontuko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (“Migratzaileei harrera egiten eta laguntza ematen dieten erakundeetarako dirulaguntzak”), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzei jarraikiz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 23an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Migratzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, dirulaguntza horien bidez kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2021. urtean

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauek xede dute irabazi-asmorik gabeko migratzaileen elkarteei dirulaguntza batzuk emateko araubidea ezartzea, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2021ean.

1.2. Dirulaguntza hauen xedea da kulturen arteko bizikidetza sustatzea eta migratzaileen parte-hartzea hobetzeko jarduerak egitea eremu sozial, kultural eta politikoan, arreta berezia jarriz zaurgarrien diren kolektiboei: emakumeak, haurrak eta nerabeak.

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honen ondorio diren gastuei aurre egiteko baimendu den gehieneko kreditua 97.027 euro da, 2021eko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: F10002-F1200-4819-231902 partida, “Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza sustatzeko jardueretarako” izena duena.

2.2. Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 4.990 eurokoa izanen da dirulaguntza.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren % 100ekoa izanen da, 2.1 puntuan zehaztutako muga edukita.

Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

2.4. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, emakida osagarri bat egin dakieke dirulaguntzarik jaso ez duten entitateei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2022ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

b) Egiten diren aisialdiko kultura jarduerek kulturen arteko bizikidetzaren edota parte-hartzea hobetzeko asmoaren ikuspegia izan behar dute.

c) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatu behar du.

d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko beste araudietara ere.

Ez dira diruz lagunduko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa aplikatzen duten programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A. Proiektuko jarduerak exekutatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

A.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, diruz lagundutako jarduerak erakundearen jarduketa guztiei eragiten dien zati proportzionalean.

A.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak. Jantzietarako, atrezzorako eta antzekoetarako gehieneko zenbatekoa ez da, inola ere, emandako dirulaguntzaren % 15 baino handiagoa izanen.

A.3.) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

A.4.) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

A.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

A.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren % 70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren % 15 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (langileriaren beste gastu batzuk, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien % 85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

5.3. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal denean.

b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

c) Amortizazioak.

d) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

e) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

f) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta dagokion administrazio erregistroan inskribatuta egotea. Baita pertsona juridiko pribatuen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Deialdi honen 1. oinarrian aipatzen diren jarduerekin lotutako xedea, helburua edo jarduketa-eremua izatea.

d) Egoitza soziala Nafarroan izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremuak autonomia-erkidego hau gainditzen badu, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiri guztiak modu telematikoan aurkeztuko dira lehentasunez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira zuzenduta:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Era berean, eskaerak eta dokumentazio guztia aurkezten ahalko da Estatuko Administrazio Orokorraren erregistroetan, autonomia-erkidegoenetan, Toki Administrazioa osatzen duten entitateenetan, posta bulegoetan, Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsul bulegoetan edo erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoetan. Eskaera honako honi zuzenduko zaio: Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia. Kasu horietan, aurkezpen horren berri eman beharko zaio unitate kudeatzaileari, mezu elektroniko bat bidaliz migraciones.convivencia@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

7.3. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahal du.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori bere gain hartu duen entitateak aurkeztuko du eskabidea; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.4. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/instantzia-orokorra-deskargatu

Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztuko da, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A.–Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, bere jarduteko eremua autonomia-erkidegoa baino zabalagoa delako, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza dagoela, bere egitura eta aurrekontu bereiziarekin, dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

e) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izanen duena, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

i) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

j) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo lotuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Agentziak egina aurkezteko epea baino gehienez ere hiru hilabete lehenago.

k) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskabidea eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, erakundeak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatu ahal izanen dira, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.A.6) apartatuan aurreikusita dagoen bezala.

l) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm).

B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, baloratzeko:

a) Eskabide eredua, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztua. Interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskabideek ezin izanen dute 20 orri baino gehiago eduki (edo 10 orrialde bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskabide tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.5. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.4.A apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

7.6. Eskabideak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Aurrekoa gorabehera, 7.4 B apartatuan adierazitako dokumentazioa ez da zuzenduko.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskabideak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.4. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 30 puntu, gutxienez, II. eranskineko “b” apartatuan lortu behar dituzte, eta 8 puntu “d” apartatuan.

8.5. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatu ahal izanen zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan eman daitekeen dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita, betiere.

8.6. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko “b” apartatuan puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 apartatuan lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.7. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo erakunde onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik baztertu diren.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzen emakida ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskabideak ezetsi direla; ezetsitako eskabide horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (www.navarra.es/AyudasyBecas).

10.–Epea eta ordainketa modua.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, baldin eta behar bezala frogatzen badute. Horretarako aurkeztu beharko dira, alde batetik, dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez dagoela jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpen bat, eta, bestetik, premia frogatzeko egiaztagiriak, ordezkariaren ziurtagiri baten bidez, non honako hauek adierazi beharko baitira: erakundearen titulartasuneko banku-kontuen kopurua, diruzaintzako egoera orria edo banku-kontuen saldoa, dirulaguntzaren xedearekin lotutako eta ordaindu edo kobratu gabeko gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak, hori guztia deialdi honen III. eranskinari jarraikiz.

Aurrerakin hori ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako dirulaguntza osoagatik, eta gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita.

10.2. Aurreko apartatuan aurreikusi gabeko kasuetan, dirulaguntza ordaintzeko agindua emateko ebazpena azaroan eginen da, 11. oinarrian adierazitakoaren arabera jarduera egin dela justifikatu ondoren.

Aurrekoa gorabehera, ordainketa horretan exekutatzeke dagoen dirulaguntzaren zatiaren aurrerakina biltzen ahalko da, baldin eta ordainketa aurreratu horrek ez badu gainditzen emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 60. Dirulaguntzaren ordainketarako eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 29a izanen da.

Aurrekoa gorabehera, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak eskubidea izanen du exekutatzeke geratzen den dirulaguntzaren zatiagatik aurrerakina jasotzeko baimena emateko, baldin eta 2021eko urriaren 29rako aurkeztutako frogagiria ez bada nahikoa emandako dirulaguntzaren % 40 exkutatu dela egiaztatzeko eta agertzen badira jardueraren garapena larriki aldatu edo zaildu duten inguruabarrak.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua exekutatzeari buruz behar diren txosten guztiak, formulario ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/).

11.2. Entitate guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txostenak aurkeztu beharko dituzte.

Nolanahi ere, data hauek ezartzen dira:

–2021eko urriaren 29a: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

–2022ko otsailaren 10a: edonola ere, azken txostena aurkezteko azken eguna, exekuzio-epean gauzatutako gastuak jasoko dituena, 3. oinarrian aurreikusitako moduan.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.3. Bitarteko edo azken txostena, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txostena, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda zenbakitua eta xehatua ere. Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako dokumentuak baino ez dira onartuko egiaztagiri gisa, hala nola banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan gelditzen dira, berariaz, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuta egonez gero, BEZ konpentsatuaren aitorpena (kontuan izan dirulaguntzatik kanpo geratzen dela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duena, bai eta antzeko beste zerga batzuk eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere).

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak (telematikoki edo USB euskarrian aurkeztuta).

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian aurkeztuta), non frogatzen baita entitateak lorturiko programa finantzatuetan langileek egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian aurkeztuta), non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera (telematikoki edo USB euskarrian aurkeztuta), hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Beste edozein dokumentazio –idatzia edo grafikoa–, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren exekutatzea egiaztatzeko.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak uste badu zuzentzeko moduko akatsak daudela onuradunak aurkeztutako justifikazioan, eskaera egin duen elkarte edo entitateari errekerimendua eginen dio horiek zuzendu ditzan, 10 egun balioduneko epean.

11.6. Diruz lagundutako zenbateko osoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren % 20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskabideetan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2021eko urriaren 29a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren % 50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

13.3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 eurotik gorakoak badira, organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

13.4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

14.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Baldintzak ez betetzea.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Azken justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, dagozkion dokumentuak epez kanpo aurkeztu diren egunen kopurua.

15.3. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emandako ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza espresua ez bada, edozein unetan jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, hala ezartzen baitu 6.1.e) artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak. Haren oinarri juridikoa da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegian aurreikusita dagoena.

dpd@navarra.es helbidera joaz erabil dezakete interesdunek datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramatekoak ere. Ados ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

Balorazio-irizpideak (100 puntu gehienez)

MIGRATZAILEEN ELKARTEAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

100 puntu GEHIENEZ

a. Bidezkotasun instituzionala

(12 puntu gehienez)

a.1

Generoa

(4 puntu gehienez)

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen kopurua

–% 50etik gorakoa

–% 20tik % 50era artekoa

–% 20 baino txikiagoa

Puntu bat

0,50 puntu

0,25 puntu

Kontrataturiko emakumeen kopurua

–% 50etik gorakoa

–% 20tik % 50era artekoa

–% 20 baino txikiagoa

Puntu bat

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakume boluntarioen kopurua

–% 50etik gorakoa

–% 20tik % 50era artekoa

–% 20 baino txikiagoa

Puntu bat

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea

Puntu bat

a.2.

Esperientzia izatea kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloko proiektu edo jardueretan

(5 puntu gehienez)

Azkeneko 5 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua

(1 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

5 puntu gehienez

a.3

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea

(3 puntu gehienez)

Boluntariotza plan bat du

3 puntu

Lan egonkorreko ildo baten garapena

1 puntu gehienez

b. Proiektuaren koherentziaren azterketa

(50 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak

(12 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

12 puntu gehienez

Oso koherentea

9 puntu gehienez

Koherente samarra

6 puntu gehienez

Ez oso koherentea

2 puntu gehienez

b.2

Parte hartzaileen profilak aurkeztutako proiektura egokitzea

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Egokia

3 puntu gehienez

Hala-holakoa

1 puntu gehienez

b.3

Arreta bereziko kolektiboak (emakumeak, haurrak eta nerabeak)

(3 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta badago

3 puntu

b.4.

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.5.

Jarduerak: deskribapen eta egokitasun maila

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.6.

Jardueren egutegia ezartzea: deskribapen eta egokitasun maila

(4 puntu gehienez)

Oso handia

4 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.7.

Jardueren Hedapen Plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila

(2 puntu gehienez)

Oso handia

2 puntu gehienez

Handi samarra

1 puntu gehienez

Txikia

0,50 puntu gehienez

b.8

Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila:

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

8 puntu gehienez

Oso koherentea

6 puntu gehienez

Koherente samarra

4 puntu gehienez

Ez oso koherentea

Puntu bat gehienez

b.9

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso handia

3 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.10

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegia noraino txertatu den:

(3 puntu gehienez)

Oso handia

3 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu gehienez)

c.1

Adierazleak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta hartakotasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila

1,50 puntu gehienez

c.2.

Egiaztapen iturriak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila

1,50 puntu gehienez

c.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesua:

(4 puntu gehienez)

Egokitasuna

2 puntu gehienez

Zehaztasun maila

2 puntu gehienez

d. Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(16 puntu gehienez)

d.1.

Giza baliabideen egokitzapena (kontratatutako berezko langileak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Egokia

3 puntu gehienez

d.2

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu gehienez

d.3

Baliabide teknikoak:

(2 puntu gehienez)

Proiektura egokitzea

2 puntu gehienez

d.4

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu gehienez)

Aurrekontua proiektuari egokitzea

4 puntu gehienez

Eskabidean informazio teknikoaren eta ekonomikoaren arteko bat-etortzea eta argitasuna

3 puntu gehienez

e. Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(5 puntu gehienez)

e.1

Sarean lan egitea

3 puntu gehienez

e.2

Koordinazioa

2 puntu gehienez

f. Proiektuaren berrikuntza-maila

(2 puntu gehienez)

Oso handia

2 puntu gehienez

Handi samarra

1 puntu gehienez

g. Proiektuaren onuradunen parte-hartze maila

(5 puntu gehienez)

g.1

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko mekanismoak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak eta abar):

(5 puntu arte)

Baditu eta egokiak dira

5 puntu gehienez

Ez ditu edo ez dira egokiak

1 puntu gehienez

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2106938