131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Sagrario Melón Vital andrea, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkaria, eta eskertzen baitzaizkio emandako zerbitzuak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Sagrario Melón Vital andrea, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Kargu-uzteak 2021eko apirilaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da Sagrario Melón Vital andrearen azken laneguna lanpostu horretan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2108461