131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

87/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana Carmen Senosiáin Echarte andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Programen Ataleko buru. Atal hori Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzan dago, Nafarroako Berdintasunerako Institutuan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 12. artikuluak ezartzen du Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzari dagokiola Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari proposatzea atalburuak bitarte baterako izendatzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Ana Carmen Senosiáin Echarte andrea izendatzea, bitarte baterako, Programen Ataleko buru. Atal hori Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzan dago, Nafarroako Berdintasunerako Institutuan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Izendapenak 2021eko maiatzaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108214