131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

Enekorriko larreen enkantea

Kintoa Mankomunitateak enkante publikoaren bidez Enekorriko larreak esleitu behar ditu 2021. urtean.

Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 3.000 euro.

Behin-behineko bermea: 60 euro.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Kintoa Mankomunitateko Idazkaritzan (Baztango Udala, Foru Plaza, 1, 31700, Elizondo, Nafarroa) hogeigarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Proposamenak erantsitako eredu ofizialaren araberakoak izango dira, eta gutun-azal itxi bakarrean aurkeztuko dira. Gutun-azal horretan, halaber, lizitatzailearen NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza Mankomunitateko gordailutegian sartu izanaren egiaztagiria sartu beharko dira.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Baztango Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazio Atarian.

Proposamenak eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteazken balioduneko 14:00etan irekiko dira Baztango Udalean.

Baztanen, 2021eko maiatzaren 25ean.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Proposamen eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108613