2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOA MANKOMUNITATEA
ADIko larreen enkantea
Kintoa Mankomunitateak enkante publikoaren bidez ADIko larreak esleitu behar ditu 2021. urtean.
Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 2.300 euro.
Behin-behineko bermea: 46 euro.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Kintoa Mankomunitateko Idazkaritzan (Baztango Udala, Foru Plaza, 1, 31700, Elizondo, Nafarroa) hogeigarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Proposamenak erantsitako eredu ofizialaren araberakoak izango dira, eta gutun-azal itxi bakarrean aurkeztuko dira. Gutun-azal horretan, halaber, lizitatzailearen NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza Mankomunitateko gordailutegian sartu izanaren egiaztagiria sartu beharko dira.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Baztango Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazio Atarian.
Proposamenak eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteazken balioduneko 14:00etan irekiko dira Baztango Udalean.
Baztanen, 2021eko maiatzaren 25ean.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.
Proposamen eredua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2108612