131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1516. lurzatian. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 1516. lurzatian, Carburantes San Miguel SLk sustatua. Hiri-lurzoru finkatua da, eta San Miguel industrialdean dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108172