131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, iragarki honetan: xehetasun-azterketa, AR-2ko UB-10 lurzatiarena

2021eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, argitaratu zen iragarki bat, hizpide zuena AR-2 banaketa eremuko UB-10 unitatearen xehetasun-azterketaren behin betiko onespena, eta erantsi zen okerreko PDF bat, zegokiona Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko UC-7 unitateari.

UB-10 unitatearen xehetasun-azterketa ongi argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan; hortaz, ondorio guztietarako baliogabetu egin behar da 2021eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, argitaratutako iragarkia.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2108702