131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkate udalburuaren eritasun-baja dela eta, 2021eko maiatzaren 24az geroztik eta bajak iraun bitartean.

Hortaz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumen eta eginkizunak Udal honetako lehen alkateorde Unai Ruiz Larrazari eskuordetzea, maiatzaren 24az geroztik eta eritasun-bajako egoerak iraun bitartean.

2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan argitaratzea.

Olaztin, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2108486