131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. eremuko U.E. 5.3 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Noaingo 5. eremuko U.E. 5.3 exekuzio unitatean, Noaingo Udal Planeko 5. eremuko U.E. 5.3 exekuzio unitateko Birpartzelazio Batzordeak sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudiarekin batera, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108173