131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Epatze deia, landabidea konpontzea ezesteari jarritako gora jotzeko errekurtsoan

Jesús María Eguaras Tejadak 21-00355 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, landabidea konpontzea ezesteari buruz Txulapaingo Udaleko Alkatetzak 2021eko urtarrilaren 13an eman ebazpen baten aurka eta Larraiozko Kontzejuko lehendakariaren jakinarazpen baten aurka. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan ager daitezen hamar egun balioduneko epean.

Markalainen (Txulapain), 2021eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2108056