131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Birpartzelazio proiektua Arroizko Udal Planeko AR.2 banaketa eremuko S.6 sektoreko UE-6. unitatean, eta urbanizazio proiektua aipatu unitatean eta S.4 sektorearen zati batean. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektu bat Arroizko Udal Planeko AR.2 banaketa eremuko S.6 sektoreko UE-6 unitatean, 3. poligonoko 15., 17., 757., 758., 792., 793. eta 795. lurzatiak ukitzen dituena; halaber, hasierako onespena eman zion unitate horri eta S.4 unitatearen zati bati dagokien urbanizazio proiektuari, bertako birpartzelazio batzordeak agindutakoa gauzatzeko. Onespenei buruz behar zen iragarkia argitaratu zen 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean, eta 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, bai eta izenburuari buruz argitalpen zerbitzuak berak egin zuen akats-zuzenketa bat ere, 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, maiatzaren 6an.

Espedienteen jendaurreko aldia iragan baitzen inork haien aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu gabe, 2021eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran erabaki zen behin betiko onestea birpartzelazio eta urbanizazio proiektu horiek.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2108157