131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Udal Planeko AR.2 banaketa eremuko S6 sektoreko UE-6 unitateko A-lurzatiaren eta erabilera anitzeko zuzkidura-lurzatiaren determinazio xehatuetan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Arroizko Udal Planeko AR.2 banaketa eremuko S6 sektoreko UE-6 unitateko industriarako A-lurzatiaren eta erabilera anitzeko lurzatiaren determinazio xehatuetan, bien erabilera trukatzeko. Onespen horri buruz behar zen iragarkia argitaratu zen 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean.

Espedientearen jendaurreko aldia iragan baitzen inork haren aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu gabe, 2021eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran erabaki zen behin betiko onestea determinazio xehatuen aldaketa hori.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2108156