131. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

82/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Juana María Villanueva Esparza andrea, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko burua. Bulego hori Barne Zuzendaritza Nagusian dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Juana María Villanueva Esparza andrea, Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuan dago, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Kargu-uzteak 2021eko maiatzaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2021eko maiatzaren 17a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 17an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108103