13. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Kontribuzio berezia obra honetarako: “Hornidura eta saneamendu sarea eta zoladura Cuatro Cantones, San Roque, Paraje de La tejería, El Prado eta Las Eras kaleetan, Lapoblación-Meanon”

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2019ko irailaren 6ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, obra hauek direla-eta: “Hornidura eta saneamendu sarea eta zoladura Cuatro Cantones, San Roque, Paraje de La tejería, El Prado eta Las Eras kaleetan, Lapoblación-Meanon”.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Lapoblación-Meanon, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2100266