13. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

333/2020 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi direla honako deialdi honetako lanpostuak: deialdia, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko 2 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko erizain espezialistenak (Familiako eta Komunitateko Erizaintza).

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 14ko 219/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizain espezialisten (Familiako eta Komunitateko Erizaintza) 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomorako. Deialdi hori 2020ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ekoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak azaroaren 24an emandako 420/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen erizain espezialisten (Familiako eta Komunitateko Erizaintza) 2 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomokoak, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Behin-behineko zerrenda hori 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak jakinarazi du ez dela izangairik onartu eta, hortaz, bidezko dela deklaratzea bete gabe utzi direla honako deialdi honetako lanpostuak: deialdia, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko 2 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko erizain espezialistenak (Familiako eta Komunitateko Erizaintza).

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea erizain espezialisten (Familiako eta Komunitateko Erizaintza) 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena. Lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan aritzeko dira.

2. Deklaratzea bete gabe utzi direla deialdi honetako lanpostuak: deialdia, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko 2 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko erizain espezialistenak (Familiako eta Komunitateko Erizaintza).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1. c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin.

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M. Ángeles Nuin Villanueva.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

NOPLOIko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak:

AMATRIAIN BOLEAS, EDURNE (1) ETA (2)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 1.4 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(2) 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F2015755