128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

50/2021 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan daude. Legearen VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautzen dira. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoen barruan daude.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdiko mailakoak edo goiko mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, eta 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten dira.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

Ebazpen honen xedea da 2021-2022 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia eta garapena ezartzea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena ezartzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena. Horiek ebazpen honen eranskinean jasota daude.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 18an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena

1. Onartzeko prozesuaren egutegia.

1. Epe arrunta izena duen epe bakarra dago Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleak araubide bereziko kirol ikasketetan onartzeko prozesuan.

2. Erdi-mailako Mendiko kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzea xede duten irakaskuntzetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia hauxe da:

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Mendi Kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen maila

Erdi-mailako Mendiko erdi mailako zikloko bigarren maila

Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren maila

Izena emateko epe arrunta

2021eko ekainaren 3tik 11ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda (2)

2021eko ekainaren 16an

Erreklamazioak, onartuen behin-behineko zerrenden gainean

Ekainaren 17tik 21era (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda (2)

2021eko ekainaren 23an

Onartuen behin-behineko zerrenda

2021eko irailaren 14an

Erreklamazioak

Irailaren 14tik 18ra

Onartuen behin betiko zerrenda

Irailaren 17an

Matrikulatzeko epea

2021eko irailaren 20tik 22ra

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

(2) Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoko fitxan argitaratuko dira:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada

2. Onartzeko prozesuaren garapena.

Epe arrunta. Eskaeren aurkezpena:

1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, behar bezala beteta, Nafarroako Gobernuaren tramiteen Katalogoan dagokion fitxan dagoen eredu ofizialari jarraikiko diona. Fitxa hori aurrerago aipatzen da, oinarri honetan bertan.

Izena emateko eskaera aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboari zuzenduko zaio edo bertan aurkeztuko da. Izena emateko eskaera ondoko hauen bidez aurkezten ahal da:

a) Educa-Ataria erregistro telematikoa, aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboari zuzendua, tramiteen fitxaren esteka honetatik:

–“Inskripzioa kirol irakaskuntzetan: Mendia eta Eskalada”.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada

b) Modu presentzialean, aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboetan.

Ikastetxeak eskaera orriaren fotokopia zigilatua emanen die ikasle eskatzaileei, sarrera data adierazita.

KIROL IRAKASKUNTZAK

IKASTETXEA

Mendi-ibilietako hasierako zikloa (HLO)

SAKANA LH IBP

Zelai, 93

31800 Altsasu

Tel.: 948 56 48 15

fpsakanalh.educacion.navarra.es/web

Erdi-mailako Mendiko bigarren maila

Eskaladako bigarren maila

Izena emateko eskaerak jasotzen dituen ikastetxeko zuzendariak, salbuespenez, 2021-2022 ikasturteko onartzeko prozesuan, eskatzen ahalko die ikastetxeko bigarren hezkuntzako irakasleei, irakaskuntza hauetan irakasten dutenei, irakaskuntza hauetako inskripzioaren aholkularitza, orientazio, antolamendu eta kudeaketa lanetan laguntzeko.

2. Irakaskuntza hauetan sartzeko baldintzak Estatuaren oinarrizko araudian ezarritakoak dira.

3. Sartzeko ikasketa eskakizunak izena emateko epearen barruan frogatu beharko dituzte. Era berean, sartzeko berariazko kirol proba gainditu duenak izena emateko epearen barruan frogatu beharko du.

Baldin eta pertsona batek, izena emateko momentuan, ez badu sartzeko berariazko kirol proba gainditu izanaren frogagiria eta 2021ean egiten baditu sartzeko kirol berariazko proba horiek Nafarroan, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu proba gainditu izanaren frogagiriak.

4. 2021-2022 ikasturtean onartua izateko, aplikagarria da 2019-2020 ikasturtean kirol irakaskuntzetan onartzea arautzen duen apirilaren 1eko 153/2019 Ebazpenaren 4., 5. eta 6. oinarrietan xedatutakoa. Erreferentziazko datak eranskin honetan ezarritakoak dira.

Ikaspostuen eskaintza:

5. 2021-2022 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitatean kirol irakaskuntzen eskaintza hauxe izanen da: Mendi Kiroletako eta Eskaladako espezialitateak:

–Mendi-ibilietako hasierako zikloko talde bat (HLO) Oro har, 20 ikaspostu, gutxienez, eta 25 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak ere barne.

–Erdi-mailako Mendiko erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 12 ikaspostu, gutxienez, eta 16 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak ere barne.

–Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 4 ikaspostu, gutxienez, eta 8 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak ere barne.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak aldatzen ahalko du ratio hau, osasun egoeraren bilakaera eta osasun-agintaritzaren gomendioak kontuan hartuta, besteak beste.

6. Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du dagokion eskaintza. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

Ikaspostuen erreserba:

7. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeen arabera, ikaspostu hauek gordeko dira Mendi Kiroletako eta Eskaladako lehen mailan:

a) Taldeko 2 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izana frogatzen dutenentzat.

b) Taldeko ikaspostu bat, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.

c) Taldeko 2 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

d) Taldeko 2 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa, edo baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen direnak, hain zuzen.

8. Ebazpen honetan ezartzen den ratioa bete arte geratzen diren ikaspostuak izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat frogatzen dutenentzat. Betetzen ez diren erreserbatutako ikaspostuak erreserbarik gabeko ikaspostuei gehituko zaizkie.

Matrikulak bateragarri egiteko eta onartzeko irizpideak:

9. Mendi-ibilietako hasierako zikloa (HLO).

a) Oinarri honen 7. ataleko a), b) eta d) taldeetarako erreserbako ikaspostuetan eta oinarri honen 8. atalean adierazitakoetan, izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:

–Lehenbizikoa: Mendi Kiroletako eta Eskaladako Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Bigarrena: Mendi Kiroletako eta Eskaladako federazio batek (Nafarroakoa kenduta) emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Hirugarrenik: Mendi Kiroletako eta Eskaladako federazio batek emandako lizentzia indardunik ez duten izangaiak.

Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenbizikoa: Ikasketa hauetan sartzeko bide ematen dioten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.

–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Oinarri honen 7. ataleko c) taldeari dagozkion erreserbako ikaspostuetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.

Kirol maila bera badute, aurreko a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

10. Erdi-mailako Mendiko bigarren maila eta Eskaladako bigarren maila:

a) Bigarren mailetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrendak lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko dira:

–Lehenbizikoa: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila Altsasuko “FP Sakana LH” IBPn egin duten ikasleak.

–Bigarrena: Mendi Kiroletako eta Eskaladako lehen maila beste ikastetxe batzuetan egin duten ikasleak.

b) Lehen adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenbizikoa: Mendi Kiroletako eta Eskaladako lehen mailako ikasketan lortutako batez besteko azken nota. Ikaslearen ikasketa espedientearekin frogatuko da nota hori.

–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

11. Batez besteko notak biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, arau matematikoak erabiliko dira.

12. Apirilaren 1eko 153/2019 Ebazpeneko 11., 13. eta 16. oinarrietan jasotako jarraibideak aplikatuko dira, matrikulazio, matrikulen bateragarritasun eta ebazpen honen argitaratzeari buruzkoak.

Iragarkiaren kodea: F2108165