128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren 2021eko apirilaren 19ko Erabakia argitaratzea. Haren bidez batera baimentzen dute Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea egungo Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eraikina (San Ignazio etorbidea 3) moldatzeko lanak kontratatzeko eta egiteko. Lan horiek proiektu honetan daude jasoak: “Nafarroako Gorteen karrikako Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamenturako bulegoen eraikina handitzeko lanak, eta egungo Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eraikina moldatzea, jarduera sailkatuaren araudiaren arabera”.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.3. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren artean 2021eko apirilaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea, aipatu lanak kontratatzeko eta egiteko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean foru agindu hau eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren 2021eko apirilaren 19ko Erabakia (foru agindu honen eranskinean ageri da). Haren bidez batera baimentzen dute Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea egungo Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eraikina (San Ignazio etorbidea 3) moldatzeko lanak kontratatzeko eta egiteko. Lan horiek proiektu honetan daude jasoak: “Nafarroako Gorteen karrikako Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamenturako bulegoen eraikina handitzeko lanak, eta egungo Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eraikina moldatzea, jarduera sailkatuaren araudiaren arabera”.

2. Foru agindu hau igortzea Ondare Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

Erabakia, apirilaren 19koa, Lurralde Kohesiorako Departamentuarena eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuarena, zeinaren bidez batera baimentzen baitute Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea egungo Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eraikina (San Ignazio etorbidea 3) moldatzeko lanak kontratatzeko eta egiteko. Lan horiek proiektu honen parte dira: “Nafarroako Gorteen karrikako Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamenturako bulegoen eraikina handitzeko lanak eta egungo Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eraikina moldatzea, jarduera sailkatuaren araudiaren arabera”.

Bernardo Ciriza Pérez jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

Elma Saiz Delgado andrea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

ADITZERA EMATEN DUTE

Lehenbizikoa.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 329/2018 Ebazpenaren bidez, arkitekto taldeari (Jokine Crespo, Laura Hernández, Ignacio Cordero eta Santiago Virto) esleitu zitzaion proiektua idazteko laguntza kontratua eta, hala badagokio, haren zuzendaritza fakultatiboa honako lan honetan: “Nafarroako Gorteen karrikako Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamenturako bulegoen eraikina handitzeko lanak, eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eraikina (San Inazio etorbidea 3, Iruña) egokitzea, jarduera sailkatuaren araudiaren arabera” (GP 2017066).

Bigarrena.

2019ko uztailaren 26an, Ondare Zerbitzuak jarduera sailkatuaren eta obra lizentzia eskatu zuen, Herri Lanen eta Ogasunaren eraikinak egokitzeko. Lizentzia 2020ko otsailaren 13an eman zitzaion (LIO 2019/1531 espedientea). Egungo Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritzaren egoitzaren obraren aurrekontua 392.611,66 eurokoa da, eta hura egiteko aurreikusitako epea 6 hilabetekoa da.

Hirugarrena.

Ondare Zerbitzuak aurreikusia du berehala lizitatzea Nafarroako Gorteen karrikako Ekonomia eta Ogasun Departamenturako bulegoen eraikina handitzeko lanak.

Laugarrena.

Halaber, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren asmoa da jarduera sailkatuaren aipatutako proiektuaren lanei ekitea, baina ez du giza baliabide eta baliabide teknikorik lan horiek egiteko behar diren zereginetarako: prestatzea, izapidetzea, esleitzea eta espediente administratiboak exekutatzea. Bestalde, Ondare Zerbitzuari Foru Komunitatearen ondare ondasunen kudeaketari loturiko eginkizunak dagozkio, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak idatzi, kudeatu eta gainbegiratzea ere.

Bosgarrena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Eta manu horren 3. apartatuak ezartzen du esleipen hori egin behar dela bi departamentuetako titularren baterako baimen baten bitartez, baldin eta esleipena egiten duen organoa eta kudeaketa esleipena egiten zaion administrazio organoa departamentu desberdinekoak badira, kasu honetan bezala.

Horrenbestez,

ADOSTU DUTE

Lehenbizikoa.–Batera baimentzea Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea egungo Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eraikina (San Ignazio etorbidea 3) moldatzeko lanak kontratatzeko eta egiteko behar diren jarduketa guztiak egiteko. Lan horiek proiektu honen parte dira: “Nafarroako Gorteen karrikako Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamenturako bulegoen eraikina handitzeko lanak, eta egungo Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eraikina moldatzea, jarduera sailkatuaren araudiaren arabera”.

Bigarrena.–Esleipen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak, lanak amaitu arte. Horiek 2022ko abendurako amaitzea aurreikusten da.

Hirugarrena.–Esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuak finantzatuko dira, behar diren izapideak egin ondoren, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren 2022ko gastu aurrekontuko 220000 22000 6020 451200 partidarekin (“Eraikinen kontserbazioa”), baldin eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak horretarako kreditu egoki eta nahikorik badu. Gastu hori 471.133,99 euroan aurreikusia dago (obraren aurrekontua 392.611,66 eurokoa da, eta horri gehitzen zaizkio kreditu globalari dagokion % 10 eta gehiegizko neurketarako % 10).

Zenbateko hori Ondare Zerbitzuaren eskura jarriko da, behar diren kontratuak lizita ditzan eta horien ondoriozko ordainketak egin ditzan.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Ondare Zerbitzura, Herri-lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, eta Lurralde Kohesiorako eta Ekonomia eta Ogasun departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Bernardo Ciriza Pérez jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria.–Elma Saiz Delgado andrea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

Iragarkiaren kodea: F2107173