128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

448E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Lizoain-Arriasgoitiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, Ozkarizko 9. poligonoko 400. lurzatian. Jose Félix Liberal Artaiz da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak 2021eko otsailaren 24an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan.

Aldaketaren xedea Ozkarizko hiri-lurzorua handitzea da, 9. poligonoko 400. lurzatiaren 1.557,27 m² txertatuz finkatu gabeko hiri-lurzoru gisa, familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko bertan.

Lehorreko laboreetarako lurzatia da, eta ez da hauteman ingurumen balio nabarmeneko enklabe edo elementurik. Bizitegi-erabilera berriaren proposamenean ez dago jasota azpiegitura berriak eraiki behar direnik, hirigunearen mugakidea baita eraginpeko eremua; izan ere, hiriguneak jada baditu ur hornidurarako, ur beltzen saneamendurako eta hornidura elektrikorako oinarrizko azpiegiturak. Proposatutako antolamenduak jarraipena ematen dio egungo kaleari, eta zuzkidura zerrenda bat ezartzen du aparkaleku gisa.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikaturako prozedura behar bezala gauzatu dela, eta zehazten du proposamenak ez duela ingurumen erasanik sortzen, ez eta haranaren lurralde eredua aldatzen ere. Lurraren maldari erreparatuta, jarduketa eremuan bertan lur mugimenduak konpentsatzeko dagozkion neurriak hartuko dira, eta gerta litezkeen desnibelak paisaiaren aldetik egonkortu eta integratu eginen dira.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Ozkarizko 9. poligonoko 400. lurzatian Lizoain-Arriasgoitiko Udal Planaren aldaketa egituratzailea. Jose Félix Liberal Artaiz da aldaketaren sustatzailea. Nolanahi ere, jarduketa eremuan bertan lur mugimenduak konpentsatzeko dagozkion neurriak hartuko dira, eta gerta litezkeen desnibelak paisaiaren aldetik egonkortu eta integratu eginen dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Lizoain-Arriasgoitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2107756