128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

447E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Larraungo Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, 21. poligonoko 483. lurzatian. Andrea Etxarri Zabaleta da aldaketaren sustatzailea.

Larraungo Udalak 2021eko otsailaren 23an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aldaketa txikia da, eta beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua baino ez du behar.

Aldaketaren xedea hiri-lurzoru finkatugabean 21. poligonoko 483B azpilurzatiaren 1.332 m²-ko gainazal bat txertatzea da, etxebizitza bat ezartzeko. Gainerako azpilurzatia lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta geratuko da. Lurzati horretako planeamendua eguneratzeari ere heltzen dio Aldaketak, eta 2010ean behin betiko onartutako xehetasun-azterketaren determinazioak txertatzen ditu.

Lurzatia hirigunearen iparraldean dago (izan ere, mugakidea da hirigunearekin), oinarrizko azpiegiturak ditu –hala nola erabilera publikoko ibilgailuetarako sarbidea hormigoizko pista bidez, eta ur eta elektrizitate konexioa–, eta saneamendu saretik hurbil dago. Tradizioz familia aziendaren bazkarako erabili izan da eremu hori, eta, beraz, ez dute ingurumen balio nabarmengarriko elementu edo enklaberik. Ekialderantz malda txiki bat duenez, ez da aurreikusten harri lubeta edo hormarik jarri beharko denik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean eta ez baitu aldatzen haraneko lurralde antolamenduaren eredua: Larraungo Udal Planaren aldaketa egituratzailea, 21. poligonoko 483. lurzatian. Andrea Etxarri Zabaleta da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Larraungo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2107758