128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1169/2021 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betearazten baitira zenbait foru agindu, baiesten dituztenak honako ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak: Hezkuntzako Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpena.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 8/2019 Ebazpenaren bidez, hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Ebazpen hori 2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ekoan.

Hautapen prozesu horren barruan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, bai, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko prozesukoa, bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko prozesukoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez.

Ebazpen hori, dagozkion eranskinak eta erreklamazioak eta zuzenketak ebazteko akta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratu ziren 2020ko ekainaren 18an.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpen horren aurka, zenbait gora jotzeko errekurtso jarri ziren. Hezkuntzako kontseilariaren 4E, 65E, 68E eta 70E foru aginduen bidez, errekurtso horiek baietsi ziren, eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agindu zitzaion merezimenduen baremoko puntuazioa aldatzea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenean jasotakoa zuzenduz.

Hortaz, bidezkoa da izangaien merezimenduen baremoa aldatzea, Hezkuntzako kontseilariaren 4E, 65E, 68E eta 70E foru aginduetan adierazi bezala.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren I. eranskina. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduretan, zeinak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren. Agindutako aldaketak ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren pertsonei eragiten die, bertan jasotzen den bezala.

Aldaketa honen ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan ere aldatuko da izangaien lehentasun ordena.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian, deialdiaren fitxan (https://www.educacion.navarra.es/eu), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua.

Iruñean, 2021eko apirilaren 29an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

I. ERANSKINA

INTERESDUNA

ESPEZIALITATEA

BAREMOKO ATALA

PUNTUAZIOA

BAREMOA, GUZTIRA

Jaime Serrano Sevilla

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz)

2.3.1 atala

1

5,6800

Galder Unzalu Etxabe

Ingelesa (euskaraz)

3.2.2 atala

0,75

5,9915

José Vicente Luquin Ayerdi

Nekazaritzako Ekoizpeneko Lan eta Ekipoak (gaztelaniaz)

2.1. atala

1

6,8666

Almudena Galve Romero

Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz)

2.3.2 atala

1

8,2208

Iragarkiaren kodea: F2106946