128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

88/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Gero, abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen atalen mailetaraino.

Horregatik, beharrezkoa da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko egitura eta eginkizunak osatzea eta egokitzea bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

I. KAPITULUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua

1. artikulua. Posta Eginkizunetarako Bulegoa.

Posta Eginkizunetarako Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritza Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko Administrazioari igortzen zaizkion gutunak bildu, sailkatu eta banatzea.

b) Foruzaingoak egiten dituen segurtasun kontroletan laguntzea.

c) Foru Komunitateko Administrazioak sortzen dituen gutunak bildu, sailkatu, frankeatu eta igortzea.

d) Barneko posta bildu eta banatzea.

e) Frankeatzeko jasotzen diren objektuak kontrolatzea.

f) Egindako lanen kontabilizazioa.

g) Esparru-akordioa kontrolatu eta koordinatzea, unitate kudeatzailea den aldetik.

h) Kanpoko enpresen esku uzten diren frankeatze eta igortze lanen kontabilizazioa.

i) Herritarrei eta Administrazioko unitateei arreta eta argibideak ematea egindako igorpenei buruz.

j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

2. artikulua. Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa.

Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren Bulegoak, Koordinazio Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Txosten juridikoak egitea xedapen orokorren aurreproiektuen eta proiektuen arauen kalitatea hobetzeko.

b) Foru Komunitateko Administrazioarentzat interes komuna duten xedapen orokorren aurreproiektuak eta proiektuak prestatzea, beste unitate batzuen eskumenekoak ez badira.

c) Laguntza juridikoa ematea arauak prestatzeko prozeduretan.

d) Arautzeko teknikei buruzko jarraibideei bultzada ematea.

e) Laguntza juridikoa ematea Foru Zuzenbide Zibilaren arloan eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

f) Elkarte, fundazio eta lanbide-elkargoen espedienteen kudeaketa juridikoa.

g) Lanbide-elkargoak sortu, aldatu edo desegitearekin zerikusia duten eskumenen kudeaketa juridikoa.

h) Zerbitzuak agintzen dion beste edozein eginkizun juridiko.

3. artikulua. Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoak, Koordinazio Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Indarreko legediaren arabera eratzen diren Elkarte eta Federazioen Erregistroa kudeatzea, haiek batez ere Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan jarduten dutenean.

b) Fundazioen Erregistroa, azaroaren 11ko 613/1996 Foru Dekretuak arautua, kudeatzea.

c) Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroa, apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak sortua, kudeatzea.

d) Erregistro horietan sartu behar duten egintzen inskripzio espedienteak tramitatzea.

e) Erregistro horietan inskribatzen diren egintzei lotutako nahitaezko dokumentazio guztia gordailutzea.

f) Publizitatea ematea erregistro idazpenei eta erregistro horretan gordailutzen den dokumentazioari.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

2. ATALA

Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua

4. artikulua. Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoa.

Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoa, Herritarren Arretarako Atalari atxikita, erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoa izanen da, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoentzat aurreikusitako eginkizun guztiak.

b) Herritarrei arreta eta argibideak ematea Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko eta argibideetarako bulegoaren bidez.

c) Herritarrei eta Administrazioko unitateei harrera egitea eta argibideak ematea telefono baliabideen bitartez.

d) Dokumentuak jasotzea eta horien tratamendua egitea erregistro sisteman.

e) Aurkezturiko dokumentazioa kodetzea eta departamentu interesdunetara igortzea.

f) Erregistro idazpenen kontrola eta jarraipena egitea.

g) Erregistroaren arloan laguntza emateko dauden gainerako bulegoetako arduradunekin eta departamentuetako eta erakunde autonomoetako erregistro laguntzaileetako arduradunekin koordinatzea.

h) Ziurtagiri digitalak egiteko eta identifikazio eta sinadura digitalerako sistemak aplikatzeko laguntza ematea.

i) Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren erregistro lanak egitea eta bere iragarki-taula kudeatzea.

j) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein.

k) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

3. ATALA

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala

5. artikulua. Kudeaketa Bulegoa.

Kudeaketa Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren agiriak jasotzea eta formalki balidatzea, eta haien osotasuna bermatzea egokien iruditzen zaizkion sistema teknologikoak erabiliz.

b) Argitaratzen diren agirien benetakotasuna bermatzea, dela sinadura digitalaren bidez, dela egokien iruditzen zaion beste sistema teknologiko baten bidez.

c) Iragarkiak sailkatzea eta barne-sisteman erregistratzea, argitaratzeko behar diren datuak eta metadatuak sartuta.

d) Iragarkiak bidaltzen dituzten Administrazioko unitateei arreta eta laguntza teknikoa ematea argitalpen fase guztietan.

e) Herritarrei arreta egitea eta laguntzea, batez ere informazio bilketan.

f) Jatorrizko agiriak kudeatu eta artxibatzeko barne sistemaren mantentze-lanak.

g) Sinplifikazio administratibora jotzea, aldian behin prozeduren egokitasuna berrikusiz.

h) Informazio egokia lortzea dokumentuak jasotzeko jarduerarekin zerikusia duten txostenak egiteko.

i) Bulegoaren langile eta baliabide beharrak bideratzea.

j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

6. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tasa ordaindu beharra duten iragarkiak kudeatzea, fakturak bidaltzea, ordainketa egiaztatzea, derrigorrezko diru-bilketara bideratzea eta ordaingabeak Estatuko Aldizkari Ofizialera bidaltzea.

b) Harremana entitate laguntzaileekin tasak kobratzeko.

c) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren aurrekontuko esleipenaren erosketak, ordainketak eta fakturak kudeatzea.

d) Tasa ordaindu beharra duten igorleen datu baseen kudeaketa eta mantentze-lanak.

e) Dokumentuak Posta Elektroniko Seguruaren bidez (PES) bidaltzeko baimenak edo funtzionalitate baliokideko sistema korporatiboak kudeatzea.

f) Informazio egokia lortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialaren jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten txostenak egiteko.

g) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

7. artikulua. Ekoizpen eta Zabalkunde Bulegoa.

Ekoizpen eta Zabalkunde Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Argitaratu beharreko jatorrizko agirien maketazioa, Nafarroako Aldizkari Ofizialerako ezarritako ezaugarri formalei jarraikiz.

b) Eguneroko aldizkaria sortzea gaztelaniaz eta euskaraz, baita beharrezkotzat jotzen diren aldizkari bereziak ere.

c) Interes bereziko edukiak dituzten separatak sortzea.

d) Edizio sistemaren mantentze-lanak.

e) Aldizkariak Interneten eta egokitzat jotzen den beste edozein zabalkunde bidetan kargatzen direla bermatzea.

f) Edizio sistemaren eta zabalkunde sistemen teknologia eta informazioa mantentzea eta eguneratzea: web-orria, bilatzailea, alerten sistema edo beste edozein zabalkunde bide.

g) Hizkuntza erraztera eta baliabideak berrerabiltzera jotzea eta irisgarritasun arauak betetzen direla berrikustea.

h) Argitaratutako aldizkariak artxibatzea.

i) Informazio egokia lortzea dokumentuak zabaltzeko jarduerarekin eta argitalpenetarako web sarbidearekin zerikusia duten txostenak egiteko.

j) Bulegoaren langile eta baliabide beharrak bideratzea.

k) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

II. KAPITULUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua

8. artikulua. Gizarte Segurantzaren Bulegoa.

Gizarte Segurantzaren Bulegoak, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparru guztietako Gizarte Segurantzaren kudeaketa koordinatzea, eta kudeaketa horretarako beharrezkoak diren informazio komunak mantentzea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren arteko harreman eta komunikazio guztiak bideratzea.

c) Gizarte-aurreikuspeneko araubide horri lotutako langileen Gizarte Segurantza kudeatzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren esparruan.

d) Gizarte-aurreikuspeneko beste araubide batzuk kudeatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Montepioko funtzionarioena izan ezik, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparruan.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

III. KAPITULUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua

9. artikulua. Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoa.

Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoak, Ibilgailu Parkearen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ibilgailu Parkearen Atalari atxikitako gidarien txandak eta ordutegiak kudeatzea.

b) Ibilgailu Parkearen Atalari atxikitako ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaileen oporrak kudeatzea.

c) Administrazioko langileei eskaini beharreko garraio zerbitzuen katalogoa aztertu eta ezartzea.

d) Informazioaren ustiapen sistema mantentzea ibilgailu parkeari atxikitako ibilgailuen erabilera datuei buruz.

e) Eskatzen diren garraio zerbitzuak erregistratu, aztertu eta banatzea.

f) Egiten diren garraio zerbitzuak erregistratu, kontrolatu eta koordinatzea.

g) Eskatzen den zerbitzu bakoitza antolatu eta ibilgailua eta gidaria esleitzea.

h) Txostenak egitea eta aldaketak edo hobekuntzak proposatzea, zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

i) Erregistratzen diren datuak aztertu, analizatu eta ustiatzea, ibilgailu parkeari eskatzen zaizkien garraio zerbitzuen kostuak zehazteko.

j) Ibilgailuen, makinen eta ekipo lagungarrien aseguruak erregistratu, kontrolatu eta haien jarraipena egitea.

k) Ibilgailu parkearen aplikazioan alten eta bajen mantentze-lana egitea langileei eta ibilgailuei dagokienez.

l) Nafarroako Gobernuaren flotako ibilgailuei ezartzen zaizkien isunak erregistratu eta kontrolatzea.

m) Ibilgailu parkeko gidariek ostatuetan eta jatetxeetan sortzen dituzten gastuak erregistratu eta kontrolatzea.

n) Hoteletan logelak erreserbatzea gidarientzat.

ñ) Atalaren jarduerekin lotuta agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

10. artikulua. Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoa.

Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoak, Segurtasunaren Koordinazio Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Segurtasun pribatuko zerbitzu eta sistemak kontratatzeko kudeaketa zentralizatuaren kontrol administratiboa eta ebaluazioa.

b) Azterlanak eta proiektuak egitea segurtasun arloan.

c) Eraikinen segurtasun neurrien katalogoa prestatu eta eguneratzea, segurtasunaren aldetik Segurtasunaren Koordinazio Atalak kudeatzen dituen eraikinei dagokienez.

d) Zaintza eta segurtasun zerbitzuak kontratatu, ikuskatu eta haien jarraipena egitea.

e) Atalak kudeatzen dituen segurtasun pribatuko kontratuak gainbegiratu, koordinatu eta kontrolatzea.

f) Segurtasun sistemetako instalazioak koordinatu, kontratatu, haien jarraipena egin eta haien gaineko aholkuak ematea.

g) Atalaren jarduerekin lotuta agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

2. ATALA

Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua

11. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Artxibo administratiboak eta espedienteak tramitatu, jarraitu, antolatu, mantendu, artxibatu eta kontrolatzea, Zerbitzuaren eskumenekoak diren gaietan.

b) Zerbitzuko buruari laguntza administratiboa ematea eta Barne Zuzendaritza Nagusiko gainerako unitate organikoekin lankidetzan aritzea.

c) Laguntza administratiboa ematea, kasuan kasuko erabakitze organoei bidali beharreko gaien prestaketan.

d) Aplikazio eta tresna informatikoen inguruko beharrak koordinatzea.

e) Zerbitzuaren edukiak mantentzea, eguneratzea eta argitaratzea, eta atarietarako eta web-orrietarako sarbidea, Zerbitzuari dagozkion gaietan.

f) Administrarien koordinazioa.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua

12. artikulua. Logistikaren eta Ekipoen Bulegoa.

Logistikaren eta Ekipoen Bulegoak, Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Baldintza teknikoen agiriak prestatzea material teknikoen eta ekipoen arloan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko gainerako atalekin elkarlanean.

b) Zehaztapen teknikoak prestatu eta eguneratzea.

c) Langile operatiboen uniformeak eta ekipamendua proposatzea.

d) Ekipo, makineria, material, jantzi eta ekipamendu beharrei buruzko txostenak hartu eta prestatzea.

e) Inbentarioak, materialak, ekipoak eta ekipamendu operatiboa kontrolatzea eta haien egoeraren berri izatea.

f) Bere eskumenen esparruko araudia eta legezko xedapenak bildu eta eguneratzea.

g) Azterlanak, txostenak eta proiektuak prestatzea, dagokion esparruan.

h) Bere eskumenaren esparruan metodoak eta prozedurak prestatzen eta ezartzen parte hartzea.

i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

13. artikulua. Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoa.

Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoak, Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu ofizial, ofizialorde, sarjentu, kabo eta suhiltzaile lanpostuetan aritzen diren langileei dagokienez:

a) Langileen erregistroa mantendu eta eguneratzea.

b) Ezarririk dagoen erregelamenduzko prozedurari jarraituz aldi baterako langileak kontratatzearen arloko beharrak kontrolatzea.

c) Langileen nominako elementu aldakorren kudeaketa materiala eta kontrola.

d) Langileen lanaldiak kontrolatzeko sistema kudeatzea.

e) Langileen osasun azterketak kudeatu eta kontrolatzea.

f) Aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileen baja-agiriak tramitatzea, bajak eta altak berrestea eta istripu-agiriak eta laneko gertakariak tramitatzea.

g) Bere esparruko azterlan bereziak (memoriak, azterlanak eta abar) egiten laguntzea.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

4. ATALA

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua

14. artikulua. Boluntarioen Bulegoa.

Boluntarioen Bulegoak, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Boluntarioen erakundeekin koordinatzea, hala nola Gurutze Gorria, DYA, Salbamendu Txakurren Taldeak, Hondamendietako Esku-hartze Psikologikoaren Taldea, Kirol Federazioak, Babes Zibileko Udal Batasunak eta babes zibileko eta larrialdietako lanetan boluntario gisa aritzen ahal den beste edozein erakunde.

b) Sektore publiko eta pribatuari aholku teknikoa ematea, boluntariotzaren arloan.

c) Udalekin eta irabazi asmorik gabeko entitateekin babes zibilaren arloan sinatzen diren hitzarmenak prestatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

d) Zerbitzuen Gutunen eta entitateek Nafarroako Gobernuko babes zibilaren egituran parte hartzeko urteroko programen jarraipena egitea.

e) Boluntarioen prestakuntza planak prestatzea eta horiekin koordinatzea.

f) Zerbitzuko jarduerekin lotuta ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

15. artikulua. Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoa.

Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoak, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Artxibo administratiboak eta espedienteak tramitatu, jarraitu, antolatu, mantendu, artxibatu eta kontrolatzea, Zerbitzuko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaietan.

b) Laguntza administratiboa ematea, kasuan kasuko erabakitze organoei bidali beharreko gaien prestaketan.

c) Kudeatzea, koordinatzea eta kontrolatzea ekipamendu eta instalazioen obrak, erosketak, eskuratzeak, hornidura, berrikuntza eta haien mantentze-lanak; horietatik kanpo gelditzen dira beste unitate organiko batzuek tramitatu behar dituztenak.

d) Zerbitzuko buruari laguntza administratiboa ematea eta Barne Zuzendaritza Nagusiko gainerako unitate organikoekin lankidetzan aritzea.

e) Kasuan kasuko organo erabakitzailearen aurrean Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari atxikitako langileei buruzko gaiak tramitatzea. Hauek dira, besteak beste: langileen erregistroa mantendu eta eguneratzea, ezarririk dagoen erregelamenduzko prozedurari jarraituz aldi baterako langileak kontratatzearen arloko beharrak kontrolatzea, langileen nominako elementu aldakorren kudeaketa materiala eta kontrola, langileen lanaldiak kontrolatzeko sistema kudeatzea, langileen osasun azterketak kudeatu eta kontrolatzea, aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileen baja-agiriak tramitatzea, bajak eta altak berrestea eta baita istripu-agiriak eta laneko gertakariak tramitatzea ere, beste unitate batzuei esleitzen zaizkionak izan ezik.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo agintzen zaizkionak.

16. artikulua. Sistemen eta Komunikazioaren Bulegoa.

Sistemen eta Komunikazioaren Bulegoak, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Koordinazioa gelako arduradunekin, akatsak, gorabeherak eta hobekuntzak atzemateko larrialdien kudeaketarako informazio sistemetan.

b) Gorabeheren jarraipena larrialdien kudeaketarako informazio sistemen erabileran.

c) Prozesatzea eta haztatzea larrialdiak kudeatzeko sistemaren behar operatiboak eta ebolutiboak.

d) Laguntza ematea larrialdien informazio sistema kudeatzaileari dagokionez eskudunak diren unitate zentralek proposatutako aldaketen eta irtenbideen beharren, egokitasunaren eta bideragarritasunaren azterketan.

e) Analisi funtzionalean laguntzea larrialdien informazio sistemen integrazioari dagokionez, eta hura sare nazionaletan eta nazioartekoetan sartzea.

f) Barne koordinazioa zabalkuntza eta sentsibilizazio tresnak egiteko: kanpainak, prestakuntza ekintzak, etab.

g) Eguneko jarduerari buruzko parteak, oharrak eta agiriak egitea eta informazioa eguneratzea eskumena duten unitate zentralek ezarritako bideetan (web-orriak eta sare sozialak).

h) Estatistikak egitea eta kudeatzea.

i) Bere esparruko azterlanak eta memoriak egiten laguntzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo agintzen zaizkionak.

17. artikulua. Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoa.

Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoak, SOS Nafarroa Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Larrialdiak kudeatzeko zentroari atxikitako langileen etengabeko prestakuntza gainbegiratzea.

b) Operadoreen eta aretoko buruen jarduera gainbegiratzea.

c) Baliabideak larrialdietan mobilizatzeko protokoloak, baliabideen katalogoak eta, oro har, informazioa eta datu baseak mantentzea eta prestatzea.

d) Osasun zerbitzuekin batera aritzea larrialdiak planifikatzean eta kudeatzean, osasun kontuei dagokienez, bai eta hil edo biziko larrialdiez arduratzeko berariazko protokoloak prestatzean ere.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

IV. KAPITULUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko
Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Idazkaritza Bulegoa

18. artikulua. Idazkaritza Bulegoa.

Idazkaritza Bulegoak, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jarduera administratiboa koordinatzeko, bultzatzeko eta kontrolatzeko lanak egitea.

b) Dokumentuen artxiboa ezarri, antolatu eta kudeatzea.

c) Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak onetsitako ebazpenak erregistratzea, artxibatzea eta zaintzea.

d) Informazioa eta komunikazioa koordinatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko gainontzeko unitate organikoekin.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Zuzendaritza Nagusiak agintzen dion beste edozein eginkizun.

2. ATALA

Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzua

19. artikulua. Zerbitzuen Koordinazio Bulegoa.

Zerbitzuen Koordinazio Bulegoak, Protokolo Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ostalaritza eta plantako arretaren zerbitzuen zereginak eta funtzionamendua antolatzea eta kontrolatzea.

b) Langileek emandako ostalaritza eta plantako arretaren zerbitzuak koordinatzea.

c) Ekitaldi instituzionaletara sartzen diren bisitariak eta/edo gonbidatuak kontrolatzea.

d) Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi instituzionalak egiteko behar diren azpiegiturak prestatu, koordinatu eta muntatzea.

e) Solairu nobleko gelen mantentze-lanak koordinatzea.

f) Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoaren urteko memoria idaztea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

20. artikulua. Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoa.

Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoak, Argitalpen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsaren obren edizio prozesuaren tramitazio administratiboa eta jarraipena.

b) Nafarroako Gobernua ordezkatzen duten adierazpen grafikoak erakusten dituzten ohiko paper-inprimakiak argitaratzea.

c) Argitalpen Ataleko prozesu administratiboak koordinatu eta gauzatzea.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Argitalpen Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

21. artikulua. Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoa.

Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoak, Argitalpen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsa kontrolatu, erakundeetan eta merkatuan banatu eta saltzea.

b) Nafarroako Gobernuko Argitalpen Funtsaren obrak sustatu eta kanpoan hedatzea.

c) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Argitalpen Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

V. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

22. artikulua. Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoa.

Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusian tramitatzen diren espedienteen jarraipena, artxiboa eta kontrola egitea.

b) Laguntza administratiboa ematea otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako eginkizunetan. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen Erregelamendua onetsi zen.

c) Laguntza administratiboa ematea Araubide Juridikoaren Atalari eta Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren unitate eskuordetu gisa aritzea administrazio elektronikoa garatzeko eskumena duten unitateetatik bultzatzen diren lantaldeetan, eta, hori dela eta, administrazio elektronikorako tresna berrien erabileraren arloan gertatzen diren aurrerapenen berri ematea Idazkaritza Tekniko Nagusiaren gainerako unitateetako arduradun eta erabiltzaileei. Horrekin batera, jarduteko jarraibide eta prozedurak igorriko dizkie, eta, era berean, unitate horien iradokizunak, zalantzak eta beharrak helaraziko dizkie aipatutako lantaldeei.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

23. artikulua. Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

Langileriaren Kudeaketarako Bulegoak, Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuari atxikitako langileen arloko gaiak tramitatzea, salbu eta foru agindu honen 15. artikuluan aipatzen diren langileenak, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten ditu.

b) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

24. artikulua. Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoak, Ekonomia Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-sarreren eta gastuen espedienteen kontrola, jarraipena eta kontabilizazioa.

b) Esleipen kodeak prestatzea fakturak kontabilizatzeko eta kodea kudeaketa zentroari jakinaraztea.

c) Kutxako aurrerakinen kontuak eta justifikatu beharreko ordainketa-aginduen koordinazioa, jarraipena eta kontrola.

d) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari esleitutako aurrekontuaren betetzea kontrolatzen laguntzea.

e) Kontabilitateko informazioa artxibatu, gorde eta kontrolatzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

25. artikulua. Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoak, Ekonomia Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Barne Zuzendaritza Nagusiko eta Nafarroako Foruzaingoko diru-sarrera eta gastuen espedienteen kontrola, jarraipena eta kontabilizazioa.

b) Esleipen kodeak prestatzea fakturak kontabilizatzeko eta kodea kudeaketa zentroari jakinaraztea.

c) Kutxako aurrerakinen kontuak eta justifikatu beharreko ordainketa-aginduen koordinazioa, jarraipena eta kontrola.

d) Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Foruzaingoari esleitutako aurrekontuaren betetzea kontrolatzen laguntzea.

e) Kontabilitateari buruzko informazioa artxibatu eta kontrolatzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

26. artikulua. Suhiltzaileen, Babes Zibilaren eta Larrialdien arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Suhiltzaileen, Babes Zibilaren eta Larrialdien arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoak, Ekonomia Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari dagokienez:

a) Gastuen eta diru-sarreren espedienteak kontrolatzea, jarraipena egitea eta kontabilizatzea.

b) Esleipen kodeak prestatzea fakturak kontabilizatzeko eta kodea kudeaketa zentroari jakinaraztea.

c) Kutxako aurrerakinen kontuak eta justifikatu beharreko ordainketa-aginduen koordinazioa, jarraipena eta kontrola.

d) Aurrekontuaren betetzea kontrolatzen laguntzea.

e) Kontabilitateko informazioa artxibatu, gorde eta kontrolatzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

VI. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Auzitegia

27. artikulua. Erregistro eta Izapide Bulegoa.

Erregistro eta Izapide Bulegoak, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritzari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Auzitegiko Idazkaritzan aurkeztutako dokumentuak erregistratzea.

b) Espedienteak ireki eta erregistratzea.

c) Aurkeztutako dokumentazioa aztertu, sailkatu eta banatzea.

d) Auzitegian telefonoz nahiz beste edozein bidez eskatzen diren argibideak ematea.

e) Ematen diren probidentziak transkribatu eta jakinaraztea.

f) Hartu izanaren agiriak jaso eta epeen konputua kontrolatzea.

g) Beste erakunde batzuekiko harremanak.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

28. artikulua. Ebazpenen eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioarekiko Harremanen Bulegoa.

Ebazpenen eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioarekiko Harremanen Bulegoak, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritzari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Auzitegiak emandako ebazpenak transkribatu eta jakinaraztea.

b) Ebazpenen jakinarazpenak hartu izanaren agiriak jaso eta kontrolatzea.

c) Administrazioarekiko auzien organo jurisdikzionalei bidali beharreko espedienteak prestatzea.

d) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen kasuan, interesdunak epatzeko probidentziak jakinaraztea.

e) Nafarroako Administrazio Auzitegiko artxiboa kudeatzea.

f) Auzitegiaren kudeaketa ekonomikoari dagozkion kontabilitateko dokumentuak prestatzea.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

1. Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen berari eusten dioten bulegoetako buruen izendapenak berresten dira, haiek egin zireneko baldintza berberetan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

Idazkaritza Tekniko Nagusian:

–Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua Suhiltzaileen, Babes Zibilaren eta Larrialdien arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua izanen da aurrerantzean.

Bigarren xedapen gehigarria.–Bulegoak kentzea.

1. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko bulego hauek kendu dira:

–Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

–Koordinazio Elebidunaren Bulegoa.

2. Barne Zuzendaritza Nagusiko unitate hauek kendu dira:

–Araubide Juridikoaren eta Zehapenen Prozeduraren Bulegoa.

3. Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko bulego hauek kentzen dira:

–Erakundeen Publizitatearen Bulegoa.

–Argitalpenak Koordinatzeko Bulegoa.

4. Idazkaritza Tekniko Nagusiko bulego hauek kendu dira:

–Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 74/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez ezarri baitzen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 21ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108503