127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

97C/2021 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Mendabiako Udalaren zerbitzuan ari diren Funtzionario publikoen eta Lan-kontratudunen Akordioa edo Itun Mistoa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Mendabiako Udalaren zerbitzuko funtzionario publikoen eta lan-kontratudunen akordio edo itun mistoaren testua (kode zenbakia: 31100032142018), Erregistro honetan 2021eko martxoaren 3an sartu zena, eta udal ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2020ko urriaren 30ean izenpetu eta 2021eko martxoaren 8an zuzendu zutena, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikulua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen kolektiboen eta lan akordio kolektiboen erregistratze eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Mendabiako Udaleko funtzionario publikoen eta lan-kontratudunen akordioa edo itun mistoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105832