127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak. 2021eko lehen seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2021eko uztailaren 23an amaituko dela borondatezko epea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga dela bide 2021eko lehen seihilekoan egindako likidazioei lotuta igorritako kuotak ordaintzeko.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2021eko lehen seihilekoari dagokion likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 20an.–Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larrayoz Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2108448