127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, dirulaguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Mankomunitate honek, 2021eko maiatzaren 17an egin ohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitatearen dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ordenantzaren testu osoa kontsulta daiteke Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, Gardentasun atariaren esteka honetan:

https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/ad5111cf-35e7-42aa-b3f6-a9c6ab976202/

Buñuelen, 2021eko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2108179