127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Hobekuntzak 2. bazkalekuko larreetan. Jendaurreko informazioa

Esako Udalak, 2021eko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen honako lan hau gauzatzea: “Egokitzea eta azpiegiturez hornitzea Esako Onura Publikoko Mendietako (OMP) Zainketa Bereziko Eremuetako larratze unitateak”, zeinaren xedea baita 2. bazkalekuan hobekuntzak egitea, 2021. urtean abeltzaintzarako itxituren erdia eta bideko parrila bat jarriz, eta 2022. urtean abeltzaintzarako itxiturak jartzen amaitu eta bideko bi parrila jarriz.

Bazkalekuen kudeaketaren arduradun den aldetik, eta Esako bazkalekuko larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzarekin bat (2004ko otsailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara), Udalak gutxika, era mailakatuan eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean bultzatzen ditu bere gain hartzen dituen jarduketak, larreak hobetzeko, geroko adjudikazioei begira bazkalekuen balioa handitzeko, eta udalerria gerta litezkeen mendiko suteetatik babesteko.

Erantzukizun hori gauzatuz, 2. bazkalekuko lurjabe diren herritar guztiei jakinarazten zaie 2021eko ekainean, uztailean eta abuztuan eginen direla arestian zehaztutako lanak, basoen arloko araudiarekin bat etorriz eta Nafarroako Gobernuaren gainbegiradapean.

Bazkalekurako larreak laga dituzten lurjabeen kopurua hain handia izanik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, eta adierazten da espedientea Esako udaletxean egonen dela jendearen eskura kontsultak egin ahal izateko.

Esan, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2107930