127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2021. urtean merkataritza eta ostalaritza ehunei inbertsiorako laguntzak emateko, lokalen eta terrazen egokitzapenerako eta modernizazio digitalerako

DDBN (Identifikazioa): 563762.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/563762).

Helburua eta xedea.

Testu arauemaile honek laguntza hauek arautzen ditu:

• Inbertsiorako laguntzak, lokalen eta terrazen egokitzapenerako.

• Modernizazio digitalerako laguntzak.

1.–Inbertsiorako laguntzak lokalen eta terrazen egokitzapenerako.

Deialdi honen xedea da Udalaren laguntzak arautzea Ibarreko merkataritza eta ostalaritza ehunari laguntzeko hala lokalak nola terrazak egokitzeko egin beharreko inbertsioetan.

2.–Modernizazio digitalerako laguntzak.

Lerro honen xedea da sustatzea Eguesibarko merkataritza establezimenduek berrikuntza teknologikoko tresnak inplementatu ditzaten, merkataritza elektronikoko proiektuen bidez batez ere, salmenta tradizonalaz gain beste salmenta bide bat irekitzea ahalbidetzeko.

Eskatzaileen betebeharrak.

1.–Lokalen eta terrazen egokitzapenerako laguntzak.

Lantokia Eguesibarko udal-mugartean izan beharko dute pertsona fisikoek edo juridikoek.

Bai dirulaguntza eskatzeko unean, bai dirulaguntza ordaintzeko unean, egunean izatea Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Eguesibarko Udalarekiko betebeharrak. Betebehar hori betetzen ez bada, dirulaguntza erabat ukatuko da.

Deialdi honetako laguntza programa eta lerro bakoitzerako ezarri diren baldintza espezifikoak betetzea.

Dirulaguntzaren xede diren enpresa proiektuei eustea ezarritako aldiak iraun bitartean.

Organo emaileari komunikatzea beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuk lortu direla diruz lagundutako jarduera bera finantzatzeko.

Ezin izanen dira dirulaguntza hauen onuradun izan:

1. Administrazio publikoak eta haiei loturik edo haien mendean dauden entitateak.

2. Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluko inguruabarretako batean dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.

3. Elkarteak, jabetza horizontalaren araubideko jabeen erkidegoak, erlijio kongregazio eta erakundeak, eta apustu-etxeak eta joko-aretoak.

2.–Modernizazio digitalerako laguntzak.

Dirulaguntza eskatzen ahalko dute Eguesibarko JEZn alta emanda dauden pertsona fisiko edo juridikoek, beren jarduera garatzeko merkataritzako lokala Ibarreko edozein herritako bizitegirako herrigunean badago; kanpo gelditzen dira industrialdeetan dauden merkataritzako establezimenduak. Establezimenduko langile kopurua 10 pertsonakoa izanen da gehienez ere.

Eskaerak aurkezteko epea.

Epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31n amaituko da.

Sarrigurenen, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2107936