127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020ko 12. eta 13. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko apirilaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako aldaketa hauek egitea 2020ko gastu-aurrekontuan:

12/2020 aurrekontu-aldaketa: 30.557,94 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, eguzki plaken instalaziorako, “1-9200-6220001 Eguzki plaken proiektua eta instalazioa” gastu-partidan. Finantzatuko da energia-efizientziarako dirulaguntzarekin, zenbateko berarekin.

13/2020 aurrekontu-aldaketa: 6.244,09 euroko aparteko kredituaren espedientea, “1-3110-22199 Beste hornidura batzuk” gastu-partidan. Finantzatuko da COVID-19 aparteko funtsarekin (Toki Ogasunen Funtsa), zenbateko berarekin.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu dira aldaketok, 33. artikuluaren arabera: “Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea” irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, aurrekontu eta gastu publikoaren arloan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena, foru dekretu beraren 18. artikulura igortzen duena.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2108148