127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 02/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean, aparteko kredituarena.

Aurrekontu-aldaketaren erabakiaren hasierako onespena 2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 02/2021 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUAREN ESPEDIENTEA (02/2021)

1.–Gastu goitituak.

0.34203.6.–Cidacos kooperatibaren frontoia birmoldatzea: 38.200 euro.

0.1710.6.–Memoriaren parkea: 1.000 euro.

0.15102 6.–SENPA eraikina hobetzea: 19.000 euro.

Guztira, 68.200 euro.

Espedientearen finantzaketa.

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.8.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 68.200 euro.

Guztira, 68.200 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2107824